Juan Ramon Garai
Kean Loach-ek dioskun bezala: “Iraganari buruz egia esaten baldin badugu, akaso gauza izango gara orainari buruzko egia esateko”
Euskal Herrian, 1936ko gerrako galtzaileekin gertatutakoaren ikerketak oso berandu hasi ziren, eta hasi ginenok gehienak, ez genuen inolako esperientziarik, ezta prestakuntzarik ere. Ikasleak edo langileak ginen.
Udalek, alderdi politiko gehienek, historialariek, unibertsitateek… gai horretaz ez zuten ezer jakin nahi.
Zer desberdina izan zen gerra irabazi zutenek egin zutena, Kausa Orokor batekin, kolpe militarraren erresistenteen aurka, hainbat urtez 1939tik iraun duena. Epaileak, udalak, Falange Tradicionalista y de las JONS eta apaizek herriz herriz batu ziren frankismoaren aurkakoen jarduerak salatzeko.
Trantsizioaren kontsentsua izenaz ezagutzen denak frankisten inpunitatea ekarri zuen (orduan kriminal gehienak bizi ziren). Aldi berean, giza eskubideen urraketa jasaten zuten familiak eta pertsonak babesgabeziarik handienean utzi zituen, eta intentsitate txikiko demokrazia ekarri zuena, aparatu frankista, militar, polizial eta judizial osoaren jarraipenarekin.
Frankistek giza eskubideak urratu zizkieten pertsonek ez zuten egia jakiteko eskubiderik, ezta justiziarako eskubiderik, ezta erreparaziorako eskubiderik, ezta ez errepikatzeko bermeak izateko eskubiderik ere. Horietako zenbat pertsonek joan dira guk bakarrik egindako erreparazioarekin.
Hasieratik gure lana kolektiboa izan da eta helburua berriz sozializatzea, gure ikerketa ezagutaraztea.
Gerrako umeak dira frankismoaren giza urraketen azken lekukoak
2019an Euskal Herriko Gerrako Umeen ikerketa hasi giñen egiten.
Hasiera izan zen Errusian egondako gerra ume batek, Eulogio Sanchezek, esan zigulako: oso ondo dago egiten duzuen guztia, omenaldiak gudari eta milizianoei, emakume erresistentei, frankistek eraildakoei… baina gerrako umeekin gertatutakoa noizko?
Orduarte landu ez genuen gaia zen.
Debagoienean 60 gerrako ume bizirik zeudenak aurkitu genituen, hasi giñenien elkarriketatzen, konturatu giñen Frankistek giza eskubideak urratu zizkieten pertsonetatik heurak zirela azkenak bizi zirenak. Eta bai Eulogio Bergarako gerrako umea arrazoia zuela: Egin beharreko lana zela eta orain gainera edo bestela betiko galduko zela.
Gero ikerketa Gipuzkoa osora eraman genuen, talde irekia sortu genuen, besteak beste Josu Chueca Historiagilearekin, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin. Egon ginen 117 gerrako umeak bizi zirenekin, jasotako 55 testigantzak oso hunkigarriak eta aberatsak izan ziren, eta 2023ko martxoaren 18an Donostiko Kursalean egin zitzaien omenaldia, kristona izan zen, 600 pertsona elkartu ziren bertan gerra umeak eta ondorengoak ere.
Ordutik Memory Trasgenerational Care, taldeekin, Monica Jatorekin, eta Judith Martinez Estrada artistarekin gabiltza lanean, gaia kaleratzen. Arrasate, Zumaia, Gernikako Pakearen Museoan eta Euskal Herria museoan erakusketak jarri ditugu, aurten martxoan Andoainen eta Irailaean Irunen jarriko ditugu.
Bizkaia, Araba eta Nafarroan
Une honetan Hego Euskal Herriko beste hiru herrialdeetako (Bizkaia, Araba eta Nafarroa) gerrako Umeen izenak eta ondarea jasotzen ari gara. Eta hiru herrialdetako pertsonak lanean gurekin dabiltza une honetan.
Ikerketa lana burutzeko uste dogu Auzolanean egitea dela bide onena. Elkarlanean, Memoria Taldeekin eta Udalekin
Gipuzkoan egin genuen bezela une honetan Bizkaiako memoria taldeekin batera lanean ari gara: Gogoan Sestao, Durangoaldeko, Gerediaga elkartea, eta Durango 1936; Gernika Memoriaren lekuko, Gernika Batzordea, Galdakao Gogoan, Malmasingo lagunak Arrigorriagan, URSS era joandakoa ondorengoekin, Basques Children, Bruselaseko Euskal Etxerarekin.
Eta baita ere Udalekin, Bermeo, Lekeitio, Ondarroa, Laudio, atara dituzte guk jasotako umeen izenak herrietan eta horrela lortu ditugu bizirik daudenak ezagutzea eta ondorengoen laguntza ere bai.
Konturatu gera Gerrako ume guztiak ez daudela artxiboetan jasota, eta askotan izenak bai baina nongoak diren ez.
Bizi diren Gerrako umeekin egoteko (elkarrizketatzeko) eta ondorengoen laguntza izateko beharrezkoa da herriz herriz herritarrekin gaia lantzea.
“GERNIKA” ETA “DURANGO” asko gertatzen ari direla mundu- mailan, gaur egun, etenik gabe.
Gaur egun gure artean bizirik eta gordintasun handiz munduko beste toki batzuetan umeek bizi dituzten antzeko egoerekin parekatu behar dugu (esaterako, gerra-egoerak Palestinan, Ukrainan, Sudanen, Etiopian, Myanmarren, Sahel eskualdean, Yemenen… eta Amerikako, Asiako eta Afrikako hainbat eta hainbat eskualdetan bizi-bizirik baina komunikabideetatik urrun dauden gatazkak).
Iraganari buruzko ikuspuntu propioak argudiatzea eta errespetuzko begiradak eraikitzea. Aniztasuna errespetatzeko, eta demokrazian eta berdintasunean oinarritutako bizikidetza ahalbidetuko duten irtenbideak, kolektiboki bilatzeko.
Elkartasunezko konpromisoa garatzea. Giza eskubideekiko errespetua, horien nolanahiko urraketekiko gaitzespena eta norberak egiarekin eta justiziarekin duen konpromisoa sendotzea,
Laguntza guztiak beharrezkoak ikusten ditugu
intxorta1937@gmail.com
Juan Ramon Garai
Intxorta 1937 kultur elkartea