Herriek
erabaki
Borroka eta erresistentzia konpartituak
Erakunde internazionalista gara, desberdintasunek, baliabideen espoliazioak, eskubideen galerak eta planetaren suntsipenak ez dutelako mugarik ezagutzen. Komuna pribatizatzen duen, herrien subiranotasuna husten duen eta haien botereari gerraren, kolonialismoaren, autoritarismoaren eta nagusi diren komunikabide eta narratiben kontrolaren bidez eusten dion sistema kapitalista global baten aurrean, erantzun kolektiboak tokian-tokiko kontestuetatik haratago artikulatzearen aldeko apustua egiten dugu.
Internazionalismo kritiko, solidario eta ez-paternalista defendatzen dugu, herrien subiranotasunean, justizia globalean eta ondasun komunen defentsan oinarritua. Militarismoaren, merkataritza libreko tratatuen, neofaxismoaren eta menderatze-modu berrien aurka gaude, eta borroka antikolonialen, feministen, alterglobalizatzaileen eta erresistentzian dauden herrien alde.
Mahai internazionalistan uste dugu beste mundu bat posible dela, eta hori elkartasun horizontaletik eraikitzeko lan egiten dugu, emantzipazio-prozesuei lagunduz, migratutako pertsonen eta errefuxiatuen eskubideak babestuz, eta kapitalismo globalari aurre eginez praktika internazionalista koherente eta eraldatzaile batetik.