Feminista izango da
ala ez da izango
Feminismoa nortasunaren ikur eta praktika eraldatzaile gisa
Zisheteropatriarkatuaren aurkako borroka Alternatibaren nortasun-ezaugarri bat da. Erakunde feminista gisa eratzen gara, uste dugulako ez dagoela eraldaketa sozialik zisheteropatriarkatua gainditu gabe, eta sozialismoaren aldeko borroka erabat lotuta dagoela emakumeen eta sexu-genero disidenteen emantzipazioarekin. Ez da iraultzarik izango zisheteropatriarkatuarekin, ezta alternatiba sozialistarik ere erakunde feministarik gabe.
Feminismoak gure agenda politikoa, kultura eta antolaketa-egiturak zeharkatzen ditu. Ikuspegi antikapitalista eta ekologista batetik, bizitzaren iraunkortasuna erdigunean kokatzen dugu, prekarizatzen eta desberdintasunak sakontzen dituen sistema baten aurrean. Feminismo inklusibo, autonomo, dekolonial eta eraldatzailearen aldeko apustua egiten dugu, indarkeria matxista mota guztiei aurre egingo diena, genero-autodeterminazioa defendatuko duena eta LGTBIQ+ pertsonen eskubideak bermatuko dituena.
Zeharkako ikusmolde horretatik abiatuta, Mahai Feministak erabateko aldaketarako agenda bat bultzatzen du, honako ardatz hauetan sakonduko duena: