Saltatu estekak

Alternatibak pentsamendu politikorako tresna berria sortu du.

[H]aga·

Urriaren 2an, Bilboko Euskalduna Jauregian aurkeztuko da Haga izeneko tresna berria, antolatutako programazio zabal baten baitan. Aurkezpen-ekitaldia 10:30ean hasiko da; ondoren, Amaiur Egurrolak (Ernai), José Ignacio Garcíak (Adelante Andalucía), Antonio José Montorok (Mundubateko zuzendaria) eta Maria del Riok (zuzenbidean doktorea) hasiera emango diote “Régimen del 78: ¿una democracia intervenida?” mahai-inguruari.

Arratsaldean, lau mahai-inguruk osatuko dute programazioa. 16:30ean, kaos geopolitikoa izango dute mintzagai: Maider Galardi kazetariak bideratuta, Chaimaa Boukharsak (Afrocolectiva), Alejandro Lópezek (Descifrando la Guerra hedabideko zuzendaria) eta Asier Blasek (GeopolitikaZ ikerketa taldea) osatuko dute mahaia. Aldi berean, kultura antifaxistaren inguruan arituko dira, Joxemari Carrere kulturgilearen moderazioarekin, Albina Stardust drag artista, Puto Mikel dibulgatzailea eta arkeologian doktorea eta Pastora Filigrana abokatua.

Arratsaldeko azken partean, 18:30etik aurrera, “Borroka intersekzionalak” izenburuko mahaia osatuko dute Klaudia Ugarte  ekintzaile feminista transak, Rosa María García komunikatzaile eta ikertzaile ez-bitarrak, Tatiana Romero ekintzaile antirrazista eta transfeministak, eta Ibai Atutxa EHUko irakasle eta ikertzaileak. Paraleloki, Maite Asensio kazetari eta idazle feministak “Medios y auges del fascismo” mahaia bideratuko du, Elena Reina kazetari eta eduki-sortzailearekin, Joaquín Urías zuzenbide konstituzionalean katedradunarekin eta Jonathan Martínez komunikazio-ikertzailearekin batera.

Azkenik, gaualdean, jaialdia antolatu dute Bira espazioan.

Parte hartzeko, izena eman behar da honako lotura honetan: https://alternatiba.eus/es/haga/

X