Mugimendu antirrazistaren borrokak, Espainiako Gobernuak inoiz baino beharrezkoagoa zen erregularizazio bat onartzea lortu du. Aktibismo antirrazistaren garaipen bat da.
Neurria ospatzen dugu, baina, aldarrikapenen artean jasotzen zen Aberrigabeko Estatutuaren pean dauden pertsonen erregularizazioa ez dela jaso azpimarratu nahi dugu, gehienak saharrarak direlarik.
Erabaki honek Espainiako Estatuak saharar herriarekiko erakutsi duen mespretxuaren jarraipena da, inoiz kasualitatea edo salbuespena izan ez den limbo juridiko bat betikotuz. Beste behin ere, Madrilek Mendebaldeko Sahararen gainean mantentzen duen kolonialismo politikoaren adierazpena da.
Saharar pertsonak aberrigarritasun-eskaera egitera behartzea Espainiako Gobernuak eta Marokok saharar nazioaren aurka bultzatzen duten ezabaketa prozesuaren adibide argia da.
Gaur ospatzen dugun erregularizazioa zabaldu egin behar da. Mugimendu antirrazistarekin batera lanean jarraituko dugu benetako erregularizazio baten alde, pertsona guztien eskubideak bermatuko dituena inolako bazterketarik gabe, #RegularizaciónYa mugimenduak behin eta berriz aldarrikatu duen bezala.