Joxe Iriarte. Bikila ·
Bidegurutze historiko batean gaude, egungo krisia kapitalismoaren planetara bideratzen bada katastrofikoa izango da langile-klasearentzat eta ingurumenarentzat. Esaten dudan hau apokaliptikoa izan daiteke batzuentzat, baina ekonomista kritikoak, ekologistak eta zientzilariak geroz eta gehiago erabiltzen duten terminoa da munduaren norabidearekin urduri daudenen artean.
Beraz iritzi zaigu garaia egoerari aurre egiteko. Alabaina, Joseph Fontana historialariak arrazoi osoz zioenez “ez da posible boterearekin konfrontazio arrakastatsua izatea, aurre egingo dion kontzientzia kolektibo indartsu bat gabe, eta kontzientzia hori beti da errealitatearen ezagutzaren eta informazioaren emaitza”.
Zentzu horretan bi maila bereizi ditzalegu: historikoa eta koiunturala; Martxoaren 3aren memoria, garai hartako langile-mungimenduari bi arazoei aurre egitea egokitu zitzaion: Eskubideen aldarrikapena eta diktadurari erantzutea. Gaur egungo testuinguruarekin badu parekotasunik, lanbide arteko gutxieneko soldata ziurtatzea eta ate joka daukagun frankismoaren oinordekoei erantzutea. 1976.an bezala, herri honen gehiengoa den langile mugimenduaren fronte bakarra eratzea.
Errebolta eta iraultzaren bidez lortu ditugu askatasun politikoak eta hobekuntza ekonomikoak, ez dira izan talde menderatzaileen kontzesio bat, borrokaren bidez lorturikoak baizik. 2008ko krisiaren ostean klase menderatzaileak kontraerreforma eta kontrairaultzaren bitartez lorturikoa kentzen ari du, borrokatutako lorpenak inoiz bermaturik ez daudelaren adierazle. Gure eskubideen aldeko herri mobilizazioa inoiz baino garrantzitsuagoa da.
70. hamarkadan burgesiak norabide aldaketa bat egin zuen Reagan eta Thatcherren lidergopean. 80. hamarkadan langile mugimendu antolatuak jasotako kolpe gogorraren ondorioz gotorleku sozialak galdu zituen; Sozialdemokraziak neoliberalismoaren ikuspegia onartzearekin batera erreformismoaren apurra bidean utzi zuen.
Hamaika arrazoi daude greba orokorra egiteko! Diruaren boterean eta estatuaren nagusia izatean datza burgesiaren boterea. Aitzitik, langileek, sindikatuek, ezker sozial eta politikoek ezin dute ahaztu beren benetako boterearen iturria, herri mobilizazioaren ahalmenean dagoela, eta greba orokorra, dituen mugak kontuan harturik, tresnarik eraginkorrena da. Ostean, ezinbestean, sindikatuek borroka horrekin jarraitu beharko dute greba arraskatatsua izateko.
Kapitalismoak eta bere instituzio ekonomiko eta politikoak gerra dekalratu digute, gerra soziala, klaseen artekoa. Testuinguru honetan, ezkerreko alderdi politiko, sindikatu eta kalteturiko mogimendu sozialek maila berean erantzun beharko diegu.
2020ko U30eko greban-batzorden mobilizazio gune zabaletan aritutakoak grebaren antolaketa berak izandako transbertsalitatea eta eraginkortasuna konprobatu genuen, ez bakarrik lantegietan antolatu ginelako, herri arloan egin genuelako baizik. Segi dezagun bide horretatik.
Herri-saretzea: Sindikatuetako ekintzaileak, gazte prekarioak, ikasle eta jubilatuok, era guztietako aktibista sozialak, feministak, grebarekin engaiatutako herritar xumeak, eta, nobedadea, komertzio eta ostalaritzako langile eta nagusiak… denak bat, arguditegial lantzen, konplizidadeak ereiten. Herria egiten. Zoragarria, esperientzia.
Krisiaren konponketa planetaren lurralde eta zoko guztietan ematen ari den indar harremanen lehiaren norabidea erabakiko du. Ez gara onik aterako gizakia eta natura muturrera eraman duen sistema hau pikutara bidaltzen ez badugu eta gizartearen eraldaketan pausu sendoak ematen ez baditugu. Borroka dugu, anitza eta zabala, gerra giroari eta faxismoari aurre egiteko modurik eraginkorrena.
Martxoak 17ko greba izan dadila orain 50 urte, Gasteizen lortu genuenaren errepikapena . Langile mugimendua izatea Frankismoari (orain faxismoari) azken kolpea eman ziona