Igor Meltxorrekin hitzaldia antolatu du Alternatibak EAJren kudeaketaren inguruan; txiringito, zigorgabetasuna eta harrokeria
Urtarrilaren 21ean, osteguna, Alternatibaren Bilboko egoitzan (Casilla plaza 6, behealdea), Igor Meltxor analista politikoarekin hitz egiteko aukera izango dugu, PNVren kudeatzeko balizko gaitasuna zalantzan jarriko duen solasaldian. "Gestión a la vasca: Chiringuitos, impunidad y soberbia" eta "Caso Bidegi: ¿A dónde ha ido a parar el dinero?" ikerketa liburuen egileak, hainbat datu jarriko ditu mahai gainean jeltzaleen benetako interesak azalerazteko, #PNVstyle deritzonaren frogak azken batean.
Marimutil itsusi eta parte-hartze politikoaz
Beraz, emakumeak, politikan parte hartzearekin batera, ikusgai egin beharko ditu bere gorputza, aurpegia, sexualitatea, arropa eta orrazkera, ondasun publikoa izango balira bezala; inposatutako ereduak betetzen ez dituztenean guztien barre, iritzi eta umilazioak pairatu beharko balituzte bezala, trufatzen aritzen direnak eredu horietatik oso urrun egon arren.
http://www.alternatiba.eus/idazlanak/5167/marimutil-itsusi-eta-parte-hartze-politikoaz
Aluraino
Aluraino gaude, zuen indarkeriaz, pairatzen dugun etengabeko indarkeriaz. Oihuak pairatzearekin, gure baimenik gabe ikutuak izatearekin, kolpatzeko mehatxuak egitearekin, bortxatuak eta erailak izatearekin. Urtea hasi berri da eta dagoeneko 2 emakume hil dituzte, astebetean, urteko aurrenekoan, gure bi kide hil dituzue. Eta gainera leporatu egiten diguzue "salaketarik ez jartzea", "harekin bueltatu izana", "salaketa kendu" izan dela…
http://www.alternatiba.eus/es/idazlanak/5144/hasta-el-co%C3%B1o
Urrea: Desberdintasuna sistema kapitalista eta patriarkalean du oinarria, gehiengoa kaltetzen duela gutxiengoaren pribilejiorako
Diana Urrea Alternatibako kide eta Euskal Herria Bilduko legebiltzarkideak El Hoyo eztabaida politikorako taldeak antolatutako hitzaldian parte hartu zuen iragan hauteskunde kanpainan Bilboko Hika Ateneon. Hona hemen bere hitzartzearen zati bat.
Espainiaren subiranotasunaren aurka ezin joan… ez bada merkatuek agintzen dutela
Espainiaren subiranotasunaren aurka ezin dela joan dio Espainiako jarduneko presidente Mariano Rajoik, Kataluniako prozesu independentistaren harira. Noski, Europako Batzordeak, merkatuek, TTIP itunak edota finantza botereek burujabetza hori nahi beste urratu dezakete.
PNV zer den ulertzeko argazki bat, Alonsotegitik
Argazki bat aski izan daiteke Partido del Negocio Vasco-a, PNV alegia, benetan ezagutzeko. Alonsotegin emandako irregulartasunekin, herritarren pairatu izan dituztenak, argi eta garbi ikusi da. PNVren alkate batek nahi duena egin dezake eta, gainera, PNVko Bizkaiko Diputatu Nagusi izandakoak eskua luzatuko dio alkatea errugabetzeko. Are gehiago, diputatu hori herri kontuen auzitegiko presidente bilakatzen dutenean ere, lagundu egiten dio. PNV style deritzona hori, guztion lurraldea, batzokia balitz bezala kudeatzea.
http://www.alternatiba.eus/es/idazlanak/5161/el-pnv-explicado-en-una-foto-y-desde-alonsotegi