Saltatu estekak

2016ko Urtarrila

Alba Fatuarte: Zezenketak dira animalien aurkako indarkeriaren adibiderik argienak

Alba Fatuarte zinegotzi eta Alternatibako kidearen ustez, “zezen plazaren erabileraren inguruan eztabaida irekitzeko unea da, bilbotarrek erabaki dezaten zein erabilera ematen zaion. Batetik, argi geratu da zezenketek gero eta babes txikiagoa dutela bilbotarren artean, plaza askotan erdi hutsik ikusi dugu eta. Bestetik, EH Bildutik animalien kontrako indarkeria sustatzen duten ekitaldiak alde batera uztea eskatzen dugu, eta Bilbon zezenketak dira indarkeria horren adibiderik argienak.”

https://alternatiba.eus/idazlanak/5140/alba-fatuarte-zezenketak-dira-animalien-aurkako-indarkeriaren-adibiderik-argienak

CUP: Koherentzia, ardura eta sinesgarritasunaren irakaspena

Irailaren 26an bozka eman zien Kataluniako herritarrei kasu egin die CUP-CCk, militanteei hitza eman die tokiko zein nazional mailako batzarretan guztien artean erabakitzeko; eta babesa ukatu dio eskubide, askatasun eta independentzia bermatzen ez duenari. Hau da, bere programa bete egin du, gardena eta demokratikoa izan da, eta koherentzia, ardura eta sinesgarritasunaren irakaspena eman du.

https://alternatiba.eus/es/idazlanak/5138/cup-cc-lecci%C3%B3n-de-coherencia-responsabilidad-y-credibilidad

Eta Mariak Gabonak abortatu zituen… Edo amabirjina feminista egin zenekoa

Gabonetan gaudela, gogora ekarri nahi dugu orain dela bi urte kalean egin genuen jaiotza: "eliza katolikoaren eta bere ideologiaren aurkako salaketa egiteko asmoz. Bere izate guztian emakumeen eskubideak “hutseratu eta zapaldu” izana leporatu diote eliza katolikoari, bereziki eguberri egun hauetan, noiz eliza katoliko kupularen musika inoiz baino ozenago entzuten dugun, behin eta berriro, emakumeen abortatzeko eskubidearen kontra eginez. 

https://alternatiba.eus/idazlanak/2097/alternatibak-jaiotza-antolatu-du-eliza-katolikoaren-emakumeen-eskubideen-aurkako-eras

Oskar Matute: Fronte zabala guztientzako proiektua izan behar da, bizitza duinerako aukerak eskaini behar dituena

Altenatibako bozeramaile eta Euskal Herria Bilduko bozeramaile Oskar Matutek eginiko hitzartzea ETB2n Xabier Lapitzek aurkeztutako En Jake saioan. Bertan, abenduak 20ko hauteskundeen emaitzak aztertu zituzten, eta bestelakoak, Nafarroako Vianako Printzearen saritik Espainiako erret etxea kanpo utzi izana kasu.

http://www.alternatiba.eus/es/idazlanak/5136/oskar-matute-el-frente-amplio-es-un-proyecto-incluyente-que-debe-ofrecer-un-marco-de-

Jostailu ez sexistak oparitzea eskatzeko kanpaina

Haurren hazkuntzan eta hezkuntzan, bitarteko naturala da jolasa. Jolasen bidez sozializatzen dute, ikasten dute taldean aritzen eta norbanako izaera osatzen joaten zaie. Jolasteko, ordea, jostailuak erabiltzen dira, eta hauek haurren nortasunaren garapenerako ezinbestekoak dira. Jostailuekin jolastuz, haurra norbere identitatea eraikitzen hastearekin batera, besteekiko pertzepzioa, harremantze modua eta jendarteratzea lantzen da. Horregatik da garrantzitsua oso, jolasaren hautaketa, jakinda haurraren interesa, kanpoko eraginak eta gure asmoak, kontuan izan behar ditugula.

http://www.alternatiba.eus/idazlanak/5128/jostailu-ez-sexistak-oparitzea-eskatzeko-kanpaina

X