Saltatu estekak

2013ko Iraila

Abortu askearengatik: V de Vagina, V de Victoria!

Badirudi dagoeneko saihestezina izango dela Gallardonen abortuari buruzko legearen etorrera. Emakumeen eskubideen aurkako eraso bortitz hau gainera datorkigu. Izan ere, epe eta baldintzarik gabeko abortu libre eta doakoaz hitz egiten dugunean, gure gorputzen eta bizitzen gaineko erabakiak hartzeko oinarrizko eskubideaz ari gara.  Ezarri nahi diguten kontrol mota hau, patriarkatuaren eraso larria da, esparru guztietatik erantzun sendoa jaso behar duena. Baina jakin badakigu beste behin ere erantzun hori epela izango dela, kasu batzuetan interesen araberako manipulazio soila izango delarik.

https://alternatiba.eus/idazlanak/2854/abortu-askearengatik-v-de-vagina-v-de-victoria

Abortatzeko Eskubidearen Nazioarteko Egunaren harira bihar egingo diren manifestazioetan parte hartzera deia

Alberto Ruiz Gallardon justizia ministroaren eta Ana Mato osasun arduradunaren mehatxuaren aurrean, emakumeek beren bizitzaren, sexualitatearen eta amatasunaren gainean erabakitzeko eskubidean atzera egin nahi duen Abortuaren Legea laster egingo dutela iragarrita, Euskal Herria Bildutik irmo arbuiatu nahi dugu erreforma atzerakoi hau.

https://alternatiba.eus/idazlanak/2856/ehbilduk-abortatzeko-eskubidearen-nazioarteko-egunaren-harira-bihar-egingo-diren-mani

Alternatibak Batzar Nazionala egingo du larunbatean Koordinakunde berria izendatu eta Europako bozen inguruan erabakitzeko

Azken erronka, Alternatibarentzat garrantzitsuena kurtso berriari begira, herritarrei dei egitea da erasoen aurrean geldi gera ez daitezela. Lan erreformaren, pentsioen murrizketen eta berzentralizazio frankista jarraitzen duten asmoen aurrean, jendeari aktibatzeko deia egiten diogu; kalera ateratzea ezinbestekoa da, laster egingo dugun bezala, ezarri nahi diguten abortuaren legearen aurka, emakumeen ugalketa eta sexu eskubideak iraganera bueltarazi nahi dituztelako.

https://alternatiba.eus/idazlanak/2851/alternatibak-batzar-nazionala-egingo-du-larunbatean-koordinakunde-berria-izendatu-eta

EAJk eta PSEk zerga politikaz eztabaida faltsua nahi dute

Bihar Legebiltzarrean egitekoa den zerga politikari buruzko eztabaida monografikoa EAJren eta PSEren inakzioa ezkutatzeko antzezlan hutsa izango dela salatu du EH Bilduk, bi alderdi horiek iragarritako ebazpen-proposamenek orokorkeriak baino ez dituztelako planteatzen eta konponbide zehatzak eta errealak ematen ez dituztelako, Oskar Matutek eta Dani Maeztuk adierazi dutenez. Biharkoa, beraz, "EAJren eta PSEren estrategiaren barruan dagoen elementua da, haien arteko akordioari babesa emateko".

https://alternatiba.eus/idazlanak/2848/eajk-eta-psek-zerga-politikaz-eztabaida-faltsua-nahi-dute

Zerga politikan Gipuzkoan hasitako bidean ez duela atzerapausorik emango erantzun die EHBilduk EAJri eta PSEri

Matutek azaldu duenez, "arlo horretan Gipuzkoan hartzen ari diren neurriak egokiak badira, ez dugu ulertzen zergatik egin behar den atzera Araban eta Bizkaian ere ezartzeko; hori da eskatzen digutena, atzera egin dezagula Arabako eta Bizkaiko aldundiek historikoki erakutsi duten ausardia faltagatik; askoz errazagoa litzateke Araban eta Bizkaian euren etxeko lanak egitea eta Gipuzkoakoak bezalako neurriak hartzea, aberastasuna banatzeko eta gizarte babesa berreskuratzea ahalbidetuko luketen baliabide ekonomikoak eskuratzeko".

https://alternatiba.eus/idazlanak/2839/zerga-politikan-gipuzkoan-hasitako-bidean-ez-duela-atzerapausorik-emango-erantzun-die

Madriletik datorren erasoaren aurrean gure udalerrien defentsan indarrak biltzeko deia egiten du EHBilduk

PPren eskutik Madrilen tramitatzen ari den lege proiektua udalen autonomiari inoiz egin zaion erasorik sakonena izango da. Udalentzako ondorio larriak ekarriko ditu, eta egun biltzen dituen edukiekin aurrera ateratzen bada, udal txiki askoren desagerpena ekarriko du, Euskal Herriaren etorkizuna baldintzatuz.

https://alternatiba.eus/idazlanak/2846/madriletik-datorren-erasoaren-aurrean-gure-udalerrien-defentsan-indarrak-biltzeko-dei

Gehiengo isilak (beste mirario marianotar bat)

Estatuak, dagoeneko, ez du nahikoa manifestazioetan ohikoa zuen jende kopuruaren manipulazioarekin, orain, behin betiko formularekin topo egin dute. Katalunian populazioaren %21, alegia, 1,6 milio lagun, kalera ateratzen badira giza kate erraldoia egitera, PPrentzat garrantzitsuena da 6 milioi katalan inguru etxean gelditu zirela. Hala, manifestazioan ateratakoak gutxiengo dira. Bitxia baina erreala. (loturaren testua gazteleraz baino ez dago, barkatu eragozpenak)

https://alternatiba.eus/es/idazlanak/2827/las-mayor%C3%ADas-silenciosas-hablan-otro-milagro-mariano

X