Saltatu estekak

2013ko Iraila

Alternatiba Bartzelonan dago, ANCk eta CUPek gonbidatuta, Diadaren ekitaldi desberdinetan parte hartzeko

Alternatibak subiranotasunaren eta erabakitzeko askatasunaren aldeko apustua egiten du: “herritarren gehiengo batek, Euskal Herrian zein Herrialde Katalanetan, gure borondatearekin eta oztoporik gabe, gure etorkizuna erabakitzeko nahia partekatzen dugu”. Aldi berean, CUP bezalako indar politikoekin, Diada egunean Alternatiba ekitaldi desberdinetan parte hartzera gonbidatu duena, “komunean dugu eraikuntza nazionala eta soziala batera garatzeko helburua, borroka bat bestearen gainetik lehenetsi gabe”.

https://alternatiba.eus/idazlanak/2816/alternatiba-bartzelonan-dago-anck-eta-cupek-gonbidatuta-diadaren-ekitaldi-desberdinet

Sabin Arana Bilbao gogoan, agur eta ohore

Atzo jaso genuen Sabin Arana Bilbaoren heriotzaren (Sestao, 1944 – Gasteiz, 2013) berri; ezkerreko militante, euskaltzale eta Frankismoko errepresaliatua. Alternatibatik gure atsekabea azaldu nahi dugu, pertsona honen ibilbide luzea askorentzat eredugarria izan delako; batez ere, hamarkadaz hamarkada Sabin borrokan ibili den trintxera ugarietako askotan berarekin borroka egin dugunontzat. Ez alferrik, klandestinitatea, tortura eta kartzela ezagutu zituen, beti ere, bidegabekerien kontra, teorian eta praktikan, borroka eginez sozialismoaren norabideari jarraituz.

https://alternatiba.eus/idazlanak/2817/sabin-arana-bilbao-gogoratzen-agur-eta-ohore

Alternatibak Urkulluk alarderako agindutako bitartekaritzaren iruzurra deitoratu du

Jaizkibel zoriondu nahi dugu, aurten inoiz baina jende gehiago bildu duelako bere desfilean. Haiekin batera, kaletik txalotzera hurbildutakoen konpromisoa ere txalotzen dugu, irainak eta bultzadak jasan behar izan dituztelako alarde baztertzailearen aldekoen eskutik. Guzti horri aurre eginda ere, Alarde parekideak aurrerapausoak eman ditu eta prestutasuna ageri izan du egoera desblokeatzeko, Eusko Jaurlaritzak eginiko proposamenetik zegokiena bete duela.

https://alternatiba.eus/idazlanak/2813/alternatibak-urkulluk-alarderako-agindutako-bitartekaritzaren-iruzurra-deitoratu-du

Alternatibak alarde parekidea babestera deitu du emakumeak baztertzea defendatzen duten alkateari erantzuteko

Alternatibarentzat guztiz “onartezina da kargu publiko batek plastiko beltzena bezalako jarrera faxistak babestu eta bermatzen jarraitzea” Jaizkibel konpainiaren ibilbidean urtero egiten dutenez eta herritarren gehiengoaren borondateari erantzuten diotela ziurtatuz. Agirresarobek “demagogia hutsa” iritzi dio baieztapen horri eta Igeldoko auziarekin alderatzeari, “lotsagarria da alkate batek eskubideak urratzea eta emakumeen bazterketa balizko gehiengoekin justifikatzea”.

https://alternatiba.eus/idazlanak/2803/alternatibak-alarde-parekidea-hondarribian-babestera-deitu-du-emakumeak-baztertzea-de

Asamblea Nacional de Catalunyak antolatutako gizakatean izango da EH Bildu

EH Bilduko ordezkariak Bartzelonara joango dira Diada dela eta, bertako erakunde politiko eta sozialek deitutako ekitaldietan parte hartzeko. Koalizioaren zortzi ordezkari joango dira bertara, legebiltzarkide, diputatu eta alderdietako ordezkariak. Guztiak datorren irailaren 11an Bartzelonan egongo dira Asamblea Nacional Catalanak antolatutako eskimenetan: Laura Mintegi, Maribi Ugarteburu, Maiorga Ramírez, Diana Urrea, Xabier Mikel Errekondo, Rafa Larreina, Jon Iñarritu y Pernando Barrena.

https://alternatiba.eus/idazlanak/2801/asamblea-nacional-de-catalunyak-antolatutako-gizakatean-izango-da-eh-bildu

Elkarretaratze jendetsua Bilbon nekazari kolonbiarrekin elkartasunean

Dozenaka lagun atera dira gaur kalera Kolonbiako nekazarien lanuztearekin elkartasuna adierazteko, Bilboko Kolonbiako kontsulatuaren aurrean eginiko elkarretaratzean. Euskal Herriko Marcha Patrioticak eginiko deialdira erakunde ugarik erantzun diote. Alternatibak ordezkaritza zabala izan du, besteak beste, Oskar Matute eta Diana Urrea legebiltzarkideak; Amaia Agirresarobe eta Asier Vega batzarkideak eta Ana Etxarte Bilboko zinegotzia izan dira bertan, Alternatibako Mahai Internazionalistako militante askorekin batera. Elkartasun mezuak eta Gobernuaren aurkako oihuak izan dira nagusi protestak iraun duen ordu osoan.

https://alternatiba.eus/idazlanak/2804/elkarretaratze-jendetsua-bilbon-nekazari-kolonbiarrekin-elkartasunean

X