Saltatu estekak

2018ko martxoaren 8a

Fatuarte: «Emakumeak esklabu behar dituen sistamaren aurka egiten du feminismoak»

Gure kide Alba Fatuartek Euski Hoy irratsaioaren tertulia politikoan parte hartu du martxoaren 8ko greba dialdiaren harira hitz eginda. Dagoeneko, deialdia erabat arrakastsua dela esan du, eta mobilizazioaren inguruko hausnarketak plazaratu ditu.

https://www.youtube.com/watch?v=3Z4bVVGKNWs

Erdia badira, erdira daitezela

Irudi honen aurrean, oraindik ez dakigu Urkullu, Olano eta besteak hazitarako animalien modura beren burua aurkezten ari ziren, edo benetan ez duten ulertzen argazki horretan oso agerian dagoen zer edo zer faltan zela. Bitxia bezain ohikoa bilakatu zaigu despotismo ilustratuaren garaiko leloa eraberritua datorkigula, «guztia herriarentzat, baina emakumerik gabe». Izan ere, bost gizon hauentzat emakumeok ez omen dugu zerikusi handirik jorratzen ari ziren gaiarekin, umeak izatearekin alegia, errealitateak kontrakoa dion arren.

http://www.alternatiba.eus/idazlanak/7665/erdia-badira-erdira-daitezela

Fatuarte: «»

http://www.alternatiba.eus/es/idazlanak/7641/fatuarte-%C2%ABlos-agentes-han-tratado-como-locas-o-hist%C3%A9ricas-mujeres-que-han-denunciado-

Fatuarte: «Mila esker askotan ukatzen diguten lehen lerroan egon zareten emakume hautetsi guztiei»

Gaur EHBilduko Emakumeen guneari hasiera emango diogu. Eta akaso lehen galdera izan daiteke: Zergatik emakumeen gune bat erakunde politiko misto baten barruan? Ba argi dugulako EHBildu feminista bat nahi dugula, eta are argiago dugulako horretarako, botere harremanen aurrean emakumeok estrategiak konpartitu eta praktikan jarri behar ditugula, eta emakumeon arteko ahizpatasuna bultzatu behar dugula. Eta horretarako sortzera goaz espazio hau; emakume bilkideen topalekua, hausnarketa, eztabaida eta partaidetza espazio bat izango dena, gure ahalduntzeari zuzendua.

http://www.alternatiba.eus/idazlanak/7591/fatuarte-%C2%ABmila-esker-askotan-ukatzen-diguten-lehen-lerroan-egon-zareten-emakume-haute

X