Saltatu estekak

2017ko Maiatza

Alternatibak globalizazioaren arriskuak eta Errenta Unibertsalaren moduko alternatibak aztertuko ditu Donostian eta Bilbon «In the same boat» filmarekin

Maiatzaren 10ean, asteazkena, Donostian, eta ostegunean, hilaren 11n Bilbon, Alternatibak “In the same boat” (“Ontzi berean”) dokumentala eskainiko du. Rudy Gnuttik zuzendutakoa, gero eta handiagoa den aberatsenen eta pobreneen arteko amildegia hizpide duena. Lanak aurrerapen teknologikoak ere ditu hizpide, mundu justuagoa eta hobea eraikitzeko lanabes izan zitezkeenak baina gaizki kudeatuz gero mehatxu izan daitezkeenak.

https://alternatiba.eus/idazlanak/6650/alternatibak-globalizazioaren-arriskuak-eta-errenta-unibertsalaren-moduko-alternatiba

Migrazioa behartuak, lotzen gaituen haria

Egoera eta intentsitate desberdinarekin, ni eta nire familia Kolonbia atzean uztera behartuak egon ginela pentsatzen dut. Harrigarria da zelako naturaltasunez, ia normaltasunez esango nuke, asimilatzen dugun ondorengo esaldia: "nire herrialdetik ihes egin nuen etorkizun oparoago baten bila joateko". Nire herrialdea uztera behartua izan gara ni eta nire familia. Eta horixe bera da munduko errefuxiatuen erralitatearekin lotzen gaituen haria.

https://alternatiba.eus/es/idazlanak/6652/migraciones-forzadas-el-hilo-que-nos-une

Matute: «PNVk aurrekontuak babestearekin estatuarekiko menpekotasunera kateatzen gaitu»

Matutek azpimarratu du PP alderdi kaltegarria dela, herritarren eskubideak murriztu dituela eta, horregatik, ez du begi onez ikusten PNVk Mariano Rajoyren gobernuaren kontuak babestea. EH Bildurentzat, aurrekontuei ezezkoa ematen PP ahultzea zen bidea, Unidos Podemosek aurkeztutako mozioaren alde eginda.

http://www.alternatiba.eus/es/idazlanak/6642/matute-%C2%ABun-apoyo-del-pnv-los-pge-supondr%C3%ADa-un-contrato-de-permanencia-con-el-estado%C2%BB

Gure elkartasuna gose greban diren 1.500 preso palestinarrei

Marwan Barghouti buru duten 1.500 preso palestinarrek gose greba bati hasiera eman zioten 2017ko apirilaren 17an. Gose Grebarako deialdia Israelek preso eta atxilotuekiko darabiltzan politika krudelek eragindako saminari erantzuteko modua izan da. Gose grebalarien eskarien artean, senideen bisitak, zaintza mediko egokia, Atxiloketa Administratibo izenez ezaguna den Israeleko praktikaren bukaera (Palestinarrak kargu edo epaiketa gabe atxilotzea) eta isolamentuaren amaiera daude.

http://www.alternatiba.eus/idazlanak/6634/gure-elkartasuna-gose-greban-diren-1500-preso-palestinarrei

Gure kide Iagoba Itxasoren hitzartzeak ETB2ko El Programa de Klaudio saioko eztabaida politikoan 17/5/2

Alternatibako kide Iagoba Itxasoren hitzartzeen 17/5/2ko laburpena ETB2ko El Programa de Klaudio saioko eztabaida politikoan. Itxaso besteak beste, PNV eta PPren arteko ituna, bekaduen erabilera goi mailako jatetxeetan edota larriki gaixorik dauden presoen egoera izan ditu hizpide.

http://www.alternatiba.eus/es/idazlanak/6632/intervenciones-de-nuestro-compa%C3%B1ero-iagoba-itxaso-en-la-tertulia-del-programa-de-klau

Soziala, nazionala eta globalizazioa

Berriro diot testu hau jarrera ez abertzale batetik idatzita dagoela. PNVk egin duena, PPren aurrekontuak babestea abantaila gutxi batzuen truke, estatuko gizartearen gehiengoaren kalterako izan arren, hori da abertzaletasuna. "Gurea denaren gainetik" da beren leloa. Nire aldetik, 40 urte baino gehiago internazionalismoari eman ostean, nire modun gero eta jende gehiagok egiten du bat independentismoarekin arrazoi demokratikoak direla medio.

http://www.alternatiba.eus/es/idazlanak/6628/lo-social-lo-nacional-y-la-globalizaci%C3%B3n

Juan Puerto, oinarrian eta ezkerrean beti

Juanen bizipena 60ko hamarkadan beste herri batera lanera joan den pertsonarena da. Alemania eta Bartzelona aukera moduan izan bazituen ere, Euskal Herrira etortzea erabaki zuen. Arangoitira, hain zuzen ere, bertan herrikide ezagunak zituelako. Iritsi zenean, Arangoitik oso bestelako itxura zuen. “Txabola eta etxe gutxi batzuk” baino ez zeuden. Taxista batek ez zuen bertara eramaterik nahi izan bidea “txarra eta arriskutsua” zelako. Arangoitin herrikideekin bizi izan zen. Txandaka egiten zuen lo “cama caliente” deritzanetan. Nahikoa diru izan zuenean etxebizitza propioa alokatu zuen, eta bere ama eta arreba ekarri zituen.

http://www.alternatiba.eus/idazlanak/6647/juan-puerto-oinarrian-eta-ezkerrean-beti

X