Saltatu estekak

2016ko Uztaila

Euskal Herriko Karabana Greziara

Estatuek harresiak altxatzen dituzte, baina elkartasunak ez du mugarik. Azken asteetan, euskal karabana solidarioa ibili da Greziarik, Europako ateak jotzen dituzten errefuxiatuen eskubideen alde. Bertan, Euskal Herriko eragile sozial ugarietako ordezkariekin batera, Alternatiba eta Ehbilduko kide Diana Urrea eta Aitor Miguel ibili dira. #InorEzDaIlegala

https://alternatiba.eus/idazlanak/5696/euskal-herriko-karabana-greziara

Bat egiten dugu Emakume Jazidien Feminizidioaren kontrako egunarekin

2014ko abuztuaren 3an Estatu Islamikoaren tropek Sinjar hiria eraso eta hartu zuten. Komunitate jazidiko 5.000 lagun hil zituzten eta milakak eskapoan irten behar izan zuten. Aldi berean, E.I.-k bost bat mila emakume eta ume bahitu zituen. Emakumeak eta neska esklabo sexual moduan salduak izan ziren.Gertaera lazgarri hori gogoratzeko Emakume Jazidien Feminizidioaren kontrako nazioarteko eguna antolatu da abuztuaren 3rako.

http://www.alternatiba.eus/idazlanak/5690/bat-egiten-dugu-emakume-jazidien-feminizidioaren-kontrako-egunarekin

Oskar Matute: Unea heldu dela, haien eskubideak ukatzeko apostuari aurre egin eta demokrazian sakontzeko gaitasuna dugula frogatzeko

Uste dut unea heldu dela, haien eskubideak ukatzeko apostuari aurre egin eta demokrazian sakontzeko gaitasuna dugula frogatzeko. Eta horretan badugu gune bat non, ez dakit elkarlanerako baina gutxienez elkarulertzerako, Kongresuan gauden ezkerreko indarron artean.

https://alternatiba.eus/es/idazlanak/5695/oskar-matute-ha-llegado-el-momento-de-demostrar-nuestra-capacidad-para-confrontar-su-

Errepideeen gastua noren kontu?

Errepide gastuak eta beste gastuek izango duten kostua nola banatuko den aztertu beharko litzateke. Berriz esango dut, errepideak doan izan beharko luketela esaten denean, geure buruari (ala besteei) ziria sartzen ari gatzaizkio. Errepideetan zehar zirkulatzea doan izateak adierazi nahi duena zera da, gastu hori denon artean ordainduko dela, errepideak (zenbatetan) erabili axola gabe.

http://www.alternatiba.eus/idazlanak/5692/errepideeen-gastua-noren-kontu

Oskar Matute: Lotsagarria da Kongresuan norberaren botoa ez onartzea

Oskar Matute, Alternatibako kide eta EH Bilduko diputatua Madrilen, Kongresuan estreinatu berri da. Alderdi Popularrak jaso zituen 10 botoen inguruan galdetu zioten Info 7 irratian eginiko elkarrizketan. Matutaren ustez, "Lotsagarria da Kongresuan norberaren botoa ez onartzea". Horrez, gain, Arnaldo Otegiren taldearen inguruan eta Pili Zabalaren hautagaitzaz galdetu zioten.

http://www.alternatiba.eus/es/idazlanak/5687/oskar-matute-es-bochornoso-que-alguien-no-asuma-su-voto-en-el-congreso

Salgado: Etxebizitza ez ezik, bertan bizi direnen egoera ekonomikoa kontuan hartu beharra dago

EH Bilduk errentaren araberako hobariak ezartzeko malgutasun handiagoa eskaini nahi die udalerriei egungo muga 21.000 eurotan dagoelako kontuan izan gabe zenbat lagunek osatzen dute bizikidetza-unitatea. Alternatibako kide eta Euskal Herria Bildu Arabako batzarkide Luis Salgadok gogorarazi duenez, "etxebizitza ez ezik, bertan bizi direnen egoera ekonomikoa kontuan hartu beharra dago".

http://www.alternatiba.eus/idazlanak/5678/salgado-etxebizitza-ez-ezik-bertan-bizi-direnen-egoera-ekonomikoa-kontuan-hartu-behar

X