Saltatu estekak

2016ko Ekaina

David Fernandezen agurra EH Bilduri #AgurErregimenari

Che-k zioen elkartasuna herrien ximurtasuna dela, eta David Fernandezek gogorarazi egin digu gaur helarazi digun bideoaren bitartez. Ezkerraldean izan dugu horrela gurekin. Bide batez, egin ditugun bestelako bideo batzuk ere dituzue eskuragarri.

https://alternatiba.eus/es/idazlanak/5637/saludo-de-david-fern%C3%A1ndez-eh-bildu-agurr%C3%A9gimen

Beste kanpaina… #AupaMatute

Nafarroan, Bakartxoren jarraitzaileek ireki zuten bidea. Bizkaitarrek ere, gerora, Matuteren bestelako kanpaina abiatu zuten, #AupaMatute traolarekin, Oskar Matute EH Bilduren kongresurako Bizkaiko hautagaiaren irudiak jorratzen sareetan eta kalean ere jartzeko. Hona hemen egunotan ikusi eta jaso ditugun batzuk.

http://www.alternatiba.eus/es/idazlanak/5633/beste-kanpaina-aupamatute

Matute: «Zergatik hemengoak zigortu hango balizko aldaketaren zain?»

Indar ezkertiar batentzat, jendearen kezkak eta zalantzak entzuteko aukera emango duen kanpaina egitea derrigorrezkoa izan beharko litzateke, are gehiago, herri sektoreetan sustraiak dituen indar batentzat. Jendearen lanik gabe ez ginateke ezer izango. Ez baikara hauteskundeetarako tresna bat, baizik eta herri honen parte garrantzitsu baten adierazpen politikoa, horregatik harekin berriz konektatu beharra dago, errealitatea onartuta; alegia, Euskal Herriak euskal herri asko dituela bere baitan, errealiteate anitz.

http://www.alternatiba.eus/es/idazlanak/5620/oskar-matute-%C2%AB%C2%BFpor-qu%C3%A9-penalizar-la-ciudadan%C3%ADa-de-aqu%C3%AD-la-espera-de-un-cambio-all%C3%AD%C2%BB

Oskar Matuteren gutun irekia Pablo Iglesiasentzat

Zuri, Pablo, hainbat aldiz entzun nizun lauko eztabaidan. "PSOE ez da gure arerioa", errepikatzen zenuen, Podemosen printzipioen berrirakurketa arraroa eginda. "PSOE gure aliatua da aldaketarako" errepikatzen duzue orain, gure gertuko memoria ezabatua balego bezala. PSOE zegoen gobernuan M15 mugimendua Sol-en kanpaldia egin zuenean "ez gara politikari eta bankarien esku dagoen merkantzia" lemapean. Banka pribatua gure diruarekin erreskatatu zuen PSOE bera da, desjabetzeen eraginkortasuna txalotzen zuen bitartean.

http://www.alternatiba.eus/es/idazlanak/5630/carta-abierta-de-oskar-matute-pablo-iglesias

Herri baten irria. Es lo que importa

Badirudi honekin PNVk esakune batekin bedeinkatzen duela egin duena. PNV da, eta orduan egin duena, por definición, “Euskadi defendatzea izan da”. Adibidez, Lemoizen alde egon zenean, sutsuki, hori zen Euskadi es lo que importa. Ajurianeako Paktoarekin kanpaina antiterroristari bidea eman zionean (presoen dispertsioa, tortura eta GAL), hori ere zen Euskadi es lo que importa. NATOri baiezko botoa eman zionean, orduan ere, lehena Euskadi zen.

http://www.alternatiba.eus/idazlanak/5635/herri-baten-irria-es-lo-que-importa

Diana Urrea: EH Bildun lekua dauka bizitza duina bilatzen duten pertsona orok

Gure kide Diana Urrearen hitzartzea Euskal HErria Bilduren kanpainan, Irungo San Miguel auzoan antolatutako ekitaldi politikoan. Beste leku batzuetatik heldutakoak ere estatu duina eraikitzeko beharrezkoak direla gogoraztera dator, besteak beste.

https://alternatiba.eus/es/idazlanak/5636/diana-urrea-en-ehbildu-tiene-cabida-toda-aquella-persona-que-busca-una-vida-digna

Hauteskunde eztabaida Onda Vascan E26rako

Hauteskunde eztabaida Onda Vascan E26rako, Javier Vizcainok gidatua, Rosa Martínez (Unidos Podemos), Aitor Esteban (EAJ-PNV), Oskar Matute (EH Bildu), Javier Lasarte (PSE-EE) eta Leopoldo Barreda (PP) hautagaien parte-hartzearekin.

https://alternatiba.eus/es/idazlanak/5632/debate-electoral-para-el-26j-de-onda-vasca

X