Saltatu estekak

2014ko Ekaina

Alternatibak operazio estetikoa deritzo abdikazioari, herritarrei bizkarra ematen dien erregimen ustela makillatzeko asmoa duena

Alternatibaren bozeramaile nazional Diana Urreak, estatu espainiarreko estatuburu “Juan Carlos Borboikoaren abdikazioaren operazioa estetikoa” salatu du, oso une jakin batean ematen dena gainera, “pasa den maiatzak 25eko hauteskundeen emaitzek adierazi zuten bezala, ustela dagoen erregimen bipartidista honi eusten dioten alderdi politikoek krisialdi larrian daudenean”.

https://alternatiba.eus/idazlanak/3672/alternatibak-operazio-estetikoa-deritzo-abdikazioari-herritarrei-bizkarra-ematen-dien

Matute: Emakume eta gizon libreek osatutako berdintasunezko Euskal errepublika sortzeko aukera dugu

Benetako haustura demokratikoa eman dadin lanean jarraituko du EH Bilduk. Gure herriak bere geroaren jabe izateko eskubidea duelako, eskubide hori gauzatzeko borrokan jarraituko dugu. EH Bilduk Euskal Herriaren burujabetza osoaren aldeko hautua egina dauka, Euskal Errepublikaren aldekoa alegia, eta norabide horretan indarrak biltzeko deia egiten die herritarrei.

https://alternatiba.eus/idazlanak/3678/ugarteburu-hitza-eta-erabakia-herritarron-esku-jarri-behar-da

Kanarietako petrolio-prospekzioei ez

Alternatiban, ekologia edozein dominazio sistemaren aurka egiteko balio duela defendatzen dugun heinean, Kanariar Irletako itsas ekosistemaren kontserbazioaren alde agertzen gara; elikadura subiranotasunerako aldarrikapenetik kanariar itsasoko arrantza erreserben zaintzaren alde egiten dugu eta demokrazia parte-hartzailearen alderdi bultzatzaile gisa, Kanariar Herriaren erabakitzeko eskubidea defendatzen dugu, erreferendum baten bitartez bere itsasoan petrolio-prospekzioa gauzatzea edo gelditzearen borondatea erabaki dezaten.

https://alternatiba.eus/idazlanak/3693/kanarietako-petrolio-prospekzioei-ez

Diana Urrea: Immigrazioa eta delinkuentzia lotzea planteamendu xenofobo eta baztertzaileetan erortzea da

Alternatibako kide eta EHBilduren legebiltzarkide Diana Urreak lehendakariari galdera egiten dio Sestaoko alkateak eginiko adierazpenei buruz. Erantzun txandan Urreak, azken arduradun gisa, lehendakaria euskal gizarte osoaren eskubideak babestera premiatzen du.

https://alternatiba.eus/idazlanak/3681/diana-urrea-immigrazioa-eta-delinkuentzia-lotzea-planteamendu-xenofobo-eta-baztertzai

Espainiako Koroak Bizkaiko Jauna titulua ez erabiltzeko exijituko du EHBilduk Bizkaiko Batzar Nagusietan

Asier Vega EHBilduko batzarkidearen esanetan, “Bizkaiko Jauna titulua norbaitek ematekotan, bizkaitarrok eman beharko genuke. Agerikoa da Bizkaiko gizartea ez dela monarkiaren aldekoa eta ez duela Espainiako erregearekiko atxikimendurik. Beraz Espainiako erregeari ez dagokio Bizkaiko Jaunaren titulua eta hari uko egitea exijitzen diogu”.

https://alternatiba.eus/idazlanak/3694/espainiako-koroak-bizkaiko-jauna-titulua-ez-erabiltzeko-exijituko-du-eh-bilduk-bizkai

Memoria lapurtu nahi digute

Memoria ezin da inoiz delitu izan, eta horregatik, bidegabekeria berri honen aurrean ez gara mutu geldituko. Inor isilik egon behar badu, isiltasunezko krimen hitzarmenak sinatu zituzten horiek beharko lirateke izan. Iruzur antidemokratikoaren bidez 39 urteko monarkia inposatu zigun faxismo bera salatzera irten ginen kalera, baina beti ere, horren aurretik beste 39 urtez inposatu ziguten heriotzazko erregimen beldurgarria ahaztu gabe. 

https://alternatiba.eus/idazlanak/3684/memoria-lapurtu-nahi-digute

AHTk berehalako moratoria behar du

EHBildutik  Urkullu zein Barcinaren gobernuei AHTko proiektuen berehalako MORATORIA eman dezatela eskatzen diegu, egungo baldintzen gaineko azterketa sakona garatuko duen markoa osatu eta jendartearen eskakizunei men eginez, denon artean proiektuen etorkizunaz erabaki dezagun. Inongo indar politikok ezeztatu beharko ez lukeen proposamen zentzudun eta arduratsua da egiten duguna. Ez gabiltza behin betiko geratzea eskatzen ari , baizik eta aztertu eta erabaki ahal izateko behin behineko moratoria. AHTaren etorkizuna argitu arte, milioiak inbertitzeari uztea da exijitzen ari garena.

https://alternatiba.eus/idazlanak/3686/ahtk-berehalako-moratoria-behar-du

Asier Vega: Garoña zaharra, ez beharrezkoa eta arriskutsua ez ezik, amortizatua eta ordezkatua dago

Alternatibako kide eta Bizkaiko EHBilduren batzarkide Asier Vegaren partehartzea osoko bilkuran Garoñako zentral nuklearren irekiera berriaren harira: "Garoñako zentral nuklearra zaharkitua ez ezik, arriskutsua, ez segurua, ez beharrezkoa da,  eta amortizatuta eta ordezkatua dago. Horregatik, EHBildutik zentralaren berehalako eta betirako itxiera agintzeko garaia dela adierazi nahi dugu"

https://alternatiba.eus/idazlanak/3669/asier-vega-garo%C3%B1a-zaharra-ez-beharrezkoa-eta-arriskutsua-ez-ezik-amortizatua-eta-orde

Emantzipazioaren aldeko apustua

EHBilduren ustez, zenbatekoa bezain garrantzitsua da modua; beraz, nazioarteko garapenerako lankidetza aldarrikatzen dugu politika publiko eta sozialtzat. Bestela esateko, nazioarteko lankidetza politika publikoen multzoan sartzen dugu guk, eta politika publiko den aldetik, finantzaketa publiko egonkorra ezinbestekoa izateaz gain, administrazioak berak hartu behar du bere gain politika horren plangintza, kudeaketa, jarraipena eta ebaluazioa.

https://alternatiba.eus/idazlanak/3688/emantzipazioaren-aldeko-apustua

X