Saltatu estekak

2014ko Urtarrila

Alternatibak hitzaldia antolatu du Errenteria-Oreretan proposamen ekofeministen inguruan

Hurrengo urtarrilaren 29an, asteazkena,  Alternatibak “Ekofeminismotik proposamenak, axola duten bizitzak eraikitzen” izeneko hitzaldia antolatu du Errenteria-Oreretako Mikelazulo Kultur Elkartean. Bertan, Ecologistas en Accion-eko zuzendari Yayo Herrero, eta  Gipuzkoako Berdintasuneko Zuzendari Nagusi Laura Gomezen parte-hartzeak entzuteko aukera izango dugu.

https://alternatiba.eus/idazlanak/3244/alternatibak-hitzaldia-antolatuko-du-errenteria-oreretan-proposamen-ekofeministen-ing

Ekintza sinbolikoa Ezkerraldean aterpe iraunkorra sortzea aldarrikatzeko

Matutek adierazpenak egin zituen atzo gauez Barakaldoko Herriko Plazan dagoen Kutxabanken bulegoaren ondoan, EHBilduk antolatutako ekintza sinbolikoaren aurretik. Koalizioak Ezkerraldeko kutxa automatikoetan agerian utzi nahi izan du kalean gaua igarotzera bere burua behartuta ikusten duen jende kopuru ikaragarria, haien eskubideak eta duintasuna bermatzen duen politika publikorik egiten ez delako.

https://alternatiba.eus/idazlanak/3247/ekintza-sinbolikoa-ezkerraldean-aterpe-iraunkorra-sortzea-aldarrikatzeko

Frankismoaren aurkako militante eta iraultzaile historiko Miguel Romerori agurra

Atzo, militante antifrankista eta iraultzaile historiko Miguel Romerok utzi gintuen, Moro ezizenarekin ezagutua. Azken urteak minbiziaren kontra borrokan eman ditu, baina beti ere, bere konpromiso politikoari bizkarra eman gabe VientoSur aldizkariaren buru gisa; ezinbesteko eta erreferentziazko publikazio politikoa, mundua ezkerraren ezkerretik aldatzeko ametsa dugunontzat. Agur eta ohore, Moro.

https://alternatiba.eus/idazlanak/3242/frankismoaren-aurkako-militante-eta-iraultzaile-historiko-miguel-romerori-agurra

Txiapas eta Palestinako proiektuekin elkartasun internazionalista

Alternatiban, beste ezaugarri askoren artean, munduko ezkerra eraldatzeko borroka internazionalista ere izan behar duelaren uste sendoa daukagu. Horregatik, elkartasun internazionalista horri jarraituz, eta tamalez borroka guztietan egotea posible ez zaigun heinean, gure babesa eman nahi izan diegu munduko bi herrialde oso desberdinetan dauden proiektuei (Txiapaseko komunitatea indigenak eta Palestinako Emakumeen Batzarra), baina azken batean, borroka berdinean ari direnak; herri baten eskubideen aldeko borrokan.

https://alternatiba.eus/idazlanak/3196/txiapas-eta-palestinarekin-elkartasun-internazionalista

EAEn eta Nafarroan abortu librea bermatzeko desobedientziara deitzen dugu eta abortu legearen erreforma gaitzesteko ekimenak abiatuko ditugu instituzioetan

Abortu librea eta doakoa bermatu beharra dago osasun sistema publikoan, hori baita eskubide horren unibertsaltasuna bermatzeko modu bakarra. Horregatik egiten dugu desobedientziarako deia. Euskal Herriko erakundeek beren burujabetza erabili behar dute abortua librea eta doakoa izango dela bermatzeko, horretarako bitartekoak sortu eta bide propioa jorratuz.

https://alternatiba.eus/idazlanak/3237/eaen-eta-nafarroan-abortu-librea-bermatzeko-desobedientziara-deitzen-dugu-eta-abortu-

Lehendakariak Adegiren proposamenari buruzko iritzia eta Jaurlaritzaren eredua argitzeko eskatu du EH Bilduk

Espainiar Gobernuaren lan erreformak negoziazio kolektiborako eskubidea zapuztu eta langileak zeharo babesgabeturik utzi dituela gogorarazi ondoren, Arrondok eta Matutek erreforma horretan kokatu dute Adegiren proposamenaren jatorria. Azaldu dutenez, "Adegik negoziazio kolektiboaren bitartez lortu ez duena lortu nahi du orain proposamen horrekin, lan baldintzak kaskartzeko". Finean, salatu dute, Gipuzkoako patronalak "langileei enpresaren borondatea inposatzeko eredua planteatu du, langileek oraindik izan ditzaketen eskubideak bertan behera uzteko.

https://alternatiba.eus/idazlanak/3228/lehendakariak-adegiren-proposamenari-buruzko-iritzia-eta-jaurlaritzaren-eredua-argitz

Donostian ospatutako 5. urtemugaren hitzaldien bideoak Gorripidea, Puyalón de Cuchas eta Alternatibako kideekin

Pasa den abenduaren 13an, Alternatibak 5 urte bete zituen.  5 urte alternatibak lotuz eta Euskal Herriko ezkerra eraldatzearen alde egiten, mundua eraldatzen laguntzeko helburuarekin. Urtemugaren harira, hitzaldi sorta bat antolatu genuen Gasteiz, Bilbo eta Donostian. Hemen dira Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean egindako parte-hartzeak. 

https://alternatiba.eus/idazlanak/3233/donostian-ospatutako-5-urtez-alternatibak-lotuz-hitzaldien-bideoak-gorripidea-puyal%C3%B3n

X