Saltatu estekak

2013ko Abendua

Alternatibaren hitzaldia Eibarren abenduaren 4an, Oskar Matute eta Begoña Vesgarekin

Bosturteko honetan egindako bidea ospatzeko asmoz, hitzaldi sorta antolatu dugu Euskal Herriko hainbat hiriburuetan borroka desberdinetako ordezkarien parte-hartzearekin batera. Bertan, eskubideak eta duintasuna urratzen dituen sistema honi aurre egiteko alternatibak ezagutuko ditugu. Lehenengo hitzaldia, abenduaren 4an, asteazkena, izango da Eibarko ‘La Kultu’n, arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Bertan, Alternatibaren bozeramaile eta EHBilduren legebiltzarkide Oskar Matutek “Oin bat instituzioetan, mila kaleetan” izenpeko hitzaldia eskainiko du, ikuspegi desberdinetako borrokak bateratzeko beharraz gogoeta egin dezagun.

https://alternatiba.eus/es/hitzaldiaeibar

Oskar Matute: Inposaketa maila herriaren borondatearen gainetik ari dira pasatzen

Oskar Matuteri elkarrizketa pasa den azaroaren 29an "ETB hoy" saioan. Olaia Urtiaga aurkezleak gaurkotasunezko gaien inguruan galdetzen dio Matuteri: LOMCE, euskal presoen kaleratzeak eta zoru etikoa adibidez. Matutek  PPk esparru guztietan eramandako tonika berdina azpimarratzen du, bai osasunean, hezkunztan edota gizartearen segurtasunean: "Inposaketa maila herriaren borondatearen gainetik ari dira pasatzen, sistema demokratiko batean zentzugabekeria dena"

https://alternatiba.eus/idazlanak/3097/oskar-matute-inposaketa-maila-herriaren-borondatearen-gainetik-ari-da-pasatzen

Ander Rodriguez: Kutxa bat parametro desberdinen arabera kudeatu daiteke, justizia sozialaz eta ekitateaz

Alternatibako kide eta Gipuzkoako Politika Sozialerako Diputatu Ander Rodriguezen parte-hartzea aurrezki kutxen kudeaketaren inguruan Gipzukoako Batzar Nagusietan. Bertan, justizia sozialean eta ekitatean oinarritutako aurrezki kutxen kudeaketaren eredua defendatzen du. 

https://alternatiba.eus/idazlanak/3095/ander-rodr%C3%ADguez-kutxa-bat-parametro-desberdinen-arabera-kudeatu-daiteke-justizia-sozi

Madrilek bultzatu Segurtasunerako Legearen gaitzespena adieraztera dei egin dio EH Bilduk Legebiltzarrari

Barne Ministerioak bultzatutako lege aurreproiektuak oinarrizko eskubide eta askatasun demokratikoak urratzen ditu, eta urrats bat ematen du, beste bat, estatu polizial bat ezartzeari begira. Hori dela eta, Oskar Matutek sinatutako ekimenaren bidez EHBilduk funtsezko eskubide eta askatasunak bermatzeko eskatu dio Jaurlaritzari, bai eta berme demokratiko hori Ertzaintzaren protokoloetan islatzeko ere.

https://alternatiba.eus/idazlanak/3090/madrilek-bultzatu-segurtasunerako-legearen-gaitzespena-adieraztera-dei-egin-dio-eh-bi

Alternatibak Igor Urrutikoetxea bezalako militante internazionalistaren galera deitoratzen du

LABeko Nazioarteko Harremanen idazkari Igor Urrutikoetxea Brasilen zendu berri dela jakin ostean, Alternatibatik uste dugu internazionalismoak dolu eguna duela gaurkoa, herrien duintasunaren eta elkartasun internazionalistaren aldeko borrokalari nekaezinaren galerarengatik. Dolu horrekin bat egiten dugu eta gure sostengua eta elkartasuna adierazi nahi diegu Igorren hurbilekoei zen bere sindikatuari, baita harekin batera munduko bazter eta borroka desberdinetan bat egin duten guztiei.

https://alternatiba.eus/idazlanak/3087/alternatibak-igor-urrutikoetxea-bezalako-militante-internazionalistaren-galera-deitor

Diana Urreak Pussy Riot sinbolo feministaren kideak berehala kartzelatik ateratzeko exijitu du

Alternatibaren bozeramaile eta EHBilduren parlamentari Diana Urrearen Eusko Legebiltzarreko komisioan egindako parte-hartzea, joera afektibo-sexuala eta genero identitatearekin lotura dauden eskubide sexualen adierazpen formala eskatzeko. Aldi berean, Urreak Pussy Riot sinbolo feministaren kideak berehala kartzelatik ateratzeko exijitu du, adierazpen askatasunerako eskubide osoa dutelako. Bestetik, Eusko Jaurlaritza premiatu du lesbiana, gay, bisexual, queer, intersexual eta transexualen kontra Errusian garatzen ari diren politika baztertzaileak publikoki baztertzera.

https://alternatiba.eus/idazlanak/3085/diana-urreak-pussy-riot-sinbolo-feministaren-kideak-berehala-kartzelatik-ateratzeko-e

Irregultartasunak salatu ditugu Hondurasko hauteskundeetan

Nazioarteari deia egiten diogu, tentuz ibili dadila Hauteskunde Auzitegi Gorenak igorritako informazioak onartzeko orduan eta Honduraseko herriak adierazi duen borondatearekin bat egiten duen prozesu elektorala eman dela bermatzeko ahalegina egin dezala.

https://alternatiba.eus/idazlanak/3068/irregultartasunak-salatu-ditugu-hondurasko-hauteskundeetan

X