Saltatu estekak

2013ko Urria

Alternatibak bihar Bilboko kaleak zipriztinduko dituen elkartasun itsasoaren tanta izatera deitu du

Alternatibatik azpimarratu dute ezinbestekoa dela “herritarren borondateaz eginiko harresia eraikitzea, gatazkaren konponbidearen, normalizazioaren eta eskubide guztiak berrezartzearen alde, eskubide zibil, sozial eta politikoa guztiak euskal herritar ororentzat”. Hala, ezkerreko alderditik Euskal Herriko auzo eta hirietan “egunotan ikusten ari garen elkartasun itsasoaren tanta” izatera deitu dute, “Espainiako Erresumaren politika zapaltzaileen amaiera eskatzeko, gizarteak eskatzen duen prozesua oztopatzea besterik bilatzen ez duena”.

https://alternatiba.eus/idazlanak/2880/alternatibak-bihar-bilboko-kaleak-zipriztinduko-dituen-elkartasun-itsasoaren-tanta-iz

Tantaz tanta euskal presoen eskubideen alde, tantaz tanta konponbidearen alde

Hasteko aipatu beharra daukagu hemen bildutako erakundeok Herrirarekin normaltasunez ditugula harremanak, eta horri eutsi egingo diogula. Asko partekatu izan dugu, elkarrekin lan egin dugu eta gure artean erakundeen zein pertsonen arteko harremanak daude. Erakunde horretako hainbeste militante eta arduradun atxilotu izanak nahigabea eta haserrea eragiten digu. Horregatik, edozer baino lehenago, atxilotuekiko eta hauen senideekiko elkartasuna adierazi nahi dugu. Halaber, ez dugu ezkutatu nahi beldur garela azken orduotan egoitza polizialean jaso dezaketen tratua medio.

https://alternatiba.eus/idazlanak/2867/tantaz-tanta-euskal-presoen-eskubideen-alde-tantaz-tanta-konponbidearen-alde

Alternatibak Segurtasun sailburu Estefania Beltran de Herediaren dimisioa exijitu du

Polizia autonomikoa desegitearen aldeko apustua egin du, "baldin eta bere papera boteretsuen mesedetara eta euskal herritarren kontra aritzea bada; elkartasun harresiak hautsi, beren lanpostuen defentsan ari diren langileak kaleratu eta Guardia Zibilaren kopia txarra izatera mugatuko bada".

https://alternatiba.eus/idazlanak/2872/alternatibak-segurtasun-sailburu-estefania-beltran-de-herediaren-dimisioa-exijitu-du

Herrirarekin izango ez dugun bilera

Lasai egon dadila Josean; bera zein Herrira-ko gainerako kideak, zuen mezua, esan beharrekoa, elkartasuna eta giza eskubideen errespetuarena, ederki ikusi baitugu atzotik Euskal Herri osoko kaleetan. Ez dira hitz soilak, demostratu egingo diegu larunbatean, Bilboko kalean berriz ere leporaino betetzeko ez baitugu urtarrilera arte itxaron beharko.

https://alternatiba.eus/idazlanak/2864/herrirarekin-izango-ez-dugun-bilera

Alternatibak elkartasunaren alde lan egitea beste deliturik egin ez duten pertsonen kontrako operazio bortitza kalean salatzera deitu du

Vegak nabarmendu du nazioarteko eragile desberdinek aitortu dituztela urraketa horiek, Estrasburgotik hasi, NBEraino eta Nazioarteko Amnistiak ere. Guzti horregatik, ezinbestekotzat jo du “eragile sozial eta politiko guztiak aktibatzea, herritarrekin batera, Madrilek herri honetako bakea eta normalizazioaren bidea oztopatzea lortu ez dezan. Haien ustelkeriak, eskubide sozialen aurkako erasoak eta beren oinordetza frankista estaltzeko justizia erabiltzeari uzteko garaia dute.

https://alternatiba.eus/idazlanak/2862/alternatibak-elkartasunaren-alde-lan-egitea-beste-deliturik-egin-ez-duten-pertsonen-k

EHBilduk errenta irregularren araudia moldatzeko eskatu du, gehien duenak gehiago ordain dezan eta gainontzeko alderdiek baztertu dute

Vegak nabarmendu duenez, egungo araudiak ez du inolako sabairik zehazten abantaila fiskal horretaz baliatu daitekeen diru kopuruari eta hala, Bizkaiko Aldundiak elusiorako zirrikitu garrantzitsu bat zabalik uzten duela salatu du. Hori dela eta, errenta irregular gisa aitortu daitekeenaren gehiegizko kopurua ezartzea proposatu du EH Bilduk eta muga hori 300.000 eurotan zehazteko ekimena eraman du Batzar Nagusietara.

https://alternatiba.eus/idazlanak/2879/ehbilduk-errenta-irregularren-araudia-moldatzeko-eskatu-du-gehien-duenak-gehiago-orda

Alternatibak bere Koordinakunde Nazionala berritu eta Europako hauteskundeetan EHBildurekin parte hartzea erabaki du

Bi hilabete barru, abenduan, 5 urte beteko dira Alternatiba jaio zenetik. Menperatzen gaituzten dominazio sistema desberdinen kontrako borrokan aurrera egitetik urrun, etsipenaren biktima izateko arriskuan gaude, eskumak aipatzen duen gehiengo isilen parte izateko. Horregatik, datozen hilabeteetan dugun erronkarik handiena herritarrei erasoen aurrean geldirik ez gelditzearen beharra helaraztea da. Erasoen, murrizketen eta menpekotasunen aurrean aktibatzeko unea da; zapaltzen gaituztenen eta erabakitzeko eskubidea ukatzen digutenen aurrean aktibatzeko.

https://alternatiba.eus/idazlanak/2859/alternatibak-bere-koordinakunde-nazionala-berritu-eta-europako-hauteskundeetan-ehbild

Kanariar ezker subiranista: Atzo, gaur eta bihar

Irailaren 20an eta 21ean, Kanarietako ezker soberanistako lagunek, Shema Riverak eta Hugo Saavedrak Soberanistas de Izquierda-ko kideak eta Vicente Quintanak Unidad del Pueblo-ko idazkari nagusiak, Espainiako estatuan ematen den herri askapenerako borrokarik ezezagunena gerturatu ziguten; Kanarietako Uhartedia eta bere herriaren deskolonizazio, independentzia eta askatasun sozialaren aldeko borroka, hain zuzen.

https://alternatiba.eus/idazlanak/2875/kanariar-ezker-subiranista-atzo-gaur-eta-bihar

X