Saltatu estekak

2013ko Maiatza

Greba sistemari

Izan ere, politika egingarri bakarrak troikak eta merkatuek agindutakoak badira, eskuma ari da esaten parlamentariak soberan daudela, ordezkari politikoak soberan daudela eta demokrazia bera soberan dagoela. Tamalez, inoizko fase suntsikorrenetako batean dagoen kapitalismo honen arauetako bat da hau honezkero.

https://alternatiba.eus/idazlanak/2588/greba-sistemari

Alternatibak baikor hartu ditu Bake Foroaren gomendioak eta inplikatutako eragileei bere egin ditzatela eskatu die

Alternatibako bozeramaile nazional Amaia Agirresarobek baikortasun handiz hartu ditu martxoaren 14an eta 15ean Iruñean eta Bilbon antolatu zen bake prozesua bultzatzeko Foro Sozialaren sustatzaileek gaur Donostian aurkeztutako gomendioak. “Nazioarteko gatazketan adituen iritzietan oinarrituta daudela, eta are gehiago, Lokarrik eta Bake Bideak antolatutako foro honetan herritarren ekarpen zuzenak ere jaso direla azpimarratu nahi dugu. Horregatik, gatazkan inplikazioa duten eragileek kontutan hartu eta aldi berean, bereganatu beharko lituzkete herriaren normalizazioa politikoa lortzeko eta gatazka benetan gainditu ahal izateko”.

https://alternatiba.eus/idazlanak/2595/alternatibak-baikor-hartu-ditu-bake-foroaren-gomendioak-eta-inplikatutako-eragileei-b

Alternatibak Garoñaren bizitza luzatzeko aukera salatu du

Alternatibako bozeramaile, eta alderdiko Mahai Ekologistako kide, Asier Vegak, irmo salatu du Espainiako Segurtasun Nuklearrerako Kontseiluak iragarritako erabakia, Garoñaren jabe Nuclenor enpresari urtebeteko epe berria eman diolako Garoñaren bizitza luzatzeko, orain arte behin betiko itxiera datorren uztailaren 6rako aurreikusita zegoen arren. Erabakia, esan duenez, “energiaren sektoreko enpresa handiekiko klase politikoak, eskumak bereziki, duen menpekotasunaren froga argia” da.

https://alternatiba.eus/idazlanak/2592/alternatibak-garo%C3%B1aren-bizitza-luzatzeko-aukera-salatu-du-eta-gasteizen-manifestatzer

Hautsi da Bilboko kudeaketa onaren mitoa

Baina kudeaketa onaren mitoa ez dute soilik arrazoi ekonomikoek hautsi. Urte hauetan guztietan, abiadura biko Bilbo bat sortu dute. Hirigunea eta auzoak bereizten dituen pitzadura gero eta handiagoa da, gero eta mingarriagoa. Hala, udalaren eskariz Ikerfel enpresak eginiko inkestaren emaitzek ez dute dudarako tarterik uzten: herritarren %32k soilik uste dute udalak egoki kudeatzen dituela auzoei dagozkien arazo eta gaiak.

https://alternatiba.eus/idazlanak/2582/hautsi-da-bilboko-kudeaketa-onaren-mitoa

Oskar Matute: Pertsonak lehenbiziko gauza badira, zergatik ez dugu AHTa gelditzen?

Oskar Matuteren hitzartzea Eusko Legebiltzarrean azpiegitura handien inguruan. Matutek, diru publikoaren erabilera desegokitzat AHTaren kasua jartzen du, gutxi batzuentzat eraikitako trena den heinean. Aldi berean, galdera zehatza botatzen dio ganbarari: Pertsonak lehenbiziko gauza badira, zergatik ez dugu AHTa gelditzen?

https://alternatiba.eus/idazlanak/2599/oskar-matute-pertsonak-lehenbiziko-gauza-badira-zergatik-ez-dugu-ahta-gelditzen

Lan ikusezina borrokan

Bizitza zaintzeko lana ikusezina da, ez duelako prestazio sozialik sortzen; hain ikusezina da, soldata eta lan baldintzei dagokionez beti zigortuta dagoela; ikusezina da etxeetan gordeta dagoelako; ikusezina, lana izendatzea ere merezi ez duelako; ikusezina, emakumeek egiten dutelako. Hala, segurutzat jotzen da inork ez dituela zertan babestu, diruz lagundu edo aldarrikatu behar.

https://alternatiba.eus/idazlanak/2581/lan-ikusezina-borrokan

Oskar Matute: Greba mobilizaziorako eta herritarren burujabetzerako dinamika baterako abiapuntua izan behar da

237.000 arrazoi baino gehiago aipatu ahal ditugu. EHUN MILA langabetu ditugu Bizkaian eta Ezkerraldean, langabezia EHUNEKO HOGEIKOA dugu. Bitartean, Bizkaia kudeatzen duen alderdi berak milioika euro gastatu ditu inork behar ez dituen azpiegituretan, denon dirua erabiliz. Bizkaiko BBNNek goi karguentzako 2 milioi euro zuzenduko dituzte, bitartean, gupidarik gabeko bankak ehunka bizkaitar beren etxeetatik kaleratu ditu hipotekak ezin ordainduta. Baina arrazoi bakarra behar dugu Maiatzaren 30ean kalera ateratzeko: Euskal Herria ezkerreko parametroetatik eraldatzeko gehiengo soziala osatzea.

https://alternatiba.eus/idazlanak/2575/oskar-matute-greba-mobilizaziorako-eta-herritarren-burujabetzerako-dinamika-baterako-

X