Saltatu estekak

2013ko Urtarrila

EH Bildu Gipuzkoako birziklapenaren aldeko adostasun sozialak eta politikoak lortzeko prest

Prentsaurreko honetan, azkeneko asteetan EH Bilduren baitan eman dugun hiri hondakinen kudeaketari buruzko hausnarketa politikoaren ondorioak aurkezteko helburua dugu. Egun erakunde guztiek onartu dute hondakinek suposatzen duen arazoari ekologikoa, osasungarria eta ekonomikoki onargarria den konponbidea aurkitu behar zaiola. Zaborra inongo bereizketarik gabe botatzearen garaiak betirako iragana dira, zorionez, guztiontzako, are gutxiago pairatzen ari garen krisi sistemiko honetan. 2011ko maiatzeko hauteskundeetatik atera ziren udal eta foru gobernuak osatu ondoren, EH Bildurentzat hondakinen arazoari irtenbide integrala ematea lehentasunezkoa izan da.

https://alternatiba.eus/idazlanak/2145/eh-bildu-gipuzkoako-birziklapenaren-aldeko-adostasun-sozialak-eta-politikoak-lortzeko

Alternatibak euskal gazteriaren eskubide zibil eta politikoen alde larunbatean egingo den manifestaziora deitu du

Urreak, alderdi ezkertiarreko gazteen taldeko kide eta Gasteizko ganberako legebiltzarkide gazteena, bizi dugun egoera ulertezina salatu du: “Euskal herriarentzat bakea eta normaltasun politikoa lortzear gauden garai itxaropentsu hauetan, onartezina da oraindik ere gazte jazarriak, atxilotuak, epaituak, kondenatuak eta iheslariak egotea politikan aritze hutsagatik”. Horrez gain, Espainia eta Frantziako gobernuei leporatu die “behin eta berriro pertsonen oinarrizko eskubideak, eskubide zibil zein politikoak neurri zapaltzaileekin urratzea”.

alternatiba.eus/idazlanak/2141/alternatibak-euskal-gazteriaren-eskubide-zibil-eta-politikoen-alde-larunbatean-egingo

Zorrotzaurreko sheriffa

Bilboko Zorrotzaurre auzoa erabat ahaztua izan dute erakunde publikoek azken 30 urteetan, bertako hiri paisaiaren apaltzearen lekuko izan eta bere burua hiribilduaren eraldatze industrialaren zabortegi bihurtzen ikusi duen bitartean. Azkenean, auzoak Udalaren eta eskutik lotuta daraman hirigintzarako elkarte ilunen begi instituzionalaren arreta bereganatu dituenean, 2000 urte inguruan, izaera faraonikoa duen berriztatze proiektu batekin etorri dira, Jose Luis Bilbaok eta PNVk ohiko duten joera megalomanoarekin bat datorrena.

https://alternatiba.eus/idazlanak/2138/zorrotzaurreko-sheriffa

Alternatibak deitoratu egin du Europak babestea Espainiako gobernuek ideiak legez kanpo utzi izana

Alderdi ezkertiarreko bozeramaileak, azkenik, “anakronismoa demokratikoa” iritzi izan dio XXI. mendean sartuta eta beren burua demokratikotzat duten estatuen batasunean ideiak legez kanpo uzteari. Horren harira, Agirresarobek gogora ekarri du Human Rights Watch eta OCDE bezalako erakundeek zalantzan jarri izan dutela Espainiako Erresuman justiziak politikarekiko duen menpekotasuna.

https://alternatiba.eus/idazlanak/2133/alternatibak-deitoratu-egin-du-europak-babestea-espainiako-gobernuek-ideiak-legez-kan

Oskar Matute: Euskal Herri subiranista, askea eta sozialista bat posible da

Oskar Matuteri egindako bi elkarrizketa. Lehenengoa, Diario Mallorca kluban eginikoa Euskal Herriaren etorkizuaren inguruko konferentzia bat egiten zen bitartean. Ateneu Pere Mascarók antolatuta eta Iniciativa Verds alderdiko David Abrilek aurkeztutako konferentzia, alegia. Bigarrenik, atzo urtarrilak 14, info7 irratian egindako beste elkarrizketa bat, larunbateko manifestazioaren eta presoen eskubideen inguruan ere hitz egiten duena. 

https://alternatiba.eus/es/idazlanak/2131/oskar-matute-veo-posible-una-euskal-herria-soberana-libre-y-socialista

Ipar Irlandara zubiak igaroz

“Berradiskidetze zubiak eraikiz proiektutik urte bete igarota, sentsibilitate ezberdinetako gazteek osatutako talde batek Belfastera egin zuen bidaia Lokarrirekin joan zen azaroaren 28tik abenduaren 2ra. Zehazki, Lokarrik proiektuaren aurkezpenean azaldu zuen bezala, Euskadiko Gazteria Sozialistak, Gazte Abertzaleak, Ezker abertzalea, EGI eta Alternatibako kideek hartu zuten parte esperientzian, Lokarriko bi pertsonekin batera.

https://alternatiba.eus/idazlanak/2127/ipar-irlandara-zubiak-igaroz

X