Saltatu estekak

2013ko Urtarrila

Alternatibak presoen eskubideen alde kalera ateratzera deitu du, ideologia eta alderdikerien gainetik

Alternatibako bozeramaile Oskar Matutek Euskal Herriko herritar guztiei dei egin die larunbat honetan euskal presoen eskubideen alde Bilboko kaleak zeharkatuko dituen manifestazio nazionalean parte hartzeko, Giza eskubideak, irtenbidea, bakea. Euskal presoak Euskal Herrira lemapean. Matutek azpaimarratu izan duenez, “gure herrian bakea eta normalizazio politikoa lortu nahi badugu, giza eskubideen defentsa ideologia eta alderdikerietatik haratago joan behar dugula” eta, horregatik, pertsona guztien eskubide guztiak babesteko indarrak batzera deitu du.

https://alternatiba.eus/idazlanak/2124/alternatibak-presoen-eskubideen-alde-kalera-ateratzera-deitu-du-%E2%80%9Cideologia-eta-alderd

EH Bilduk elkartasuna adierazi die pikete batean parte hartzeagatik epaitutako 18 lagunei

EH Bilduk bere elkartasun eta babes osoa adierazi die 2011ko urtarrilaren 27ko greba orokorraren egunean Gernikan pikete informatibo batean parte hartzeagatik gaur bertan epaituak izango diren 18 lagunei, eta Eusko Legebiltzarrak ere berdin egin dezala nahi du koalizioak. Horretarako, legez besteko proposamena aurkeztu du gaur Gasteizko Ganbaran.

http://www.alternatiba.eus/idazlanak/2118/eh-bilduk-elkartasuna-adierazi-die-gernikan-pikete-batean-parte-hartzeagatik-gaur-epa

EH Bilduk lan istripuen aurka konpromiso eraginkorra exijitu die beste alderdiei

ARABAko EH BILDUk lan-ezbeharren aurka konpromiso eraginkorra exijitu die beste alderdi politikoei zein instituzioei. Halaber Amurrioko Tubacex lantokian izandako lan istripua deitoratu du eta Juan Carlos Francoren senide, lankide eta lagunei elkartasuna adierazi nahi izan die. Zoritxarreko gertaera arratsaldeko lehen orduan izan zen baina, zailtasunez zailtasun bizirik Cruceseko Ospitalera heldu bazen ere, ordu gutxi pasa ondoren zendu zen.

https://alternatiba.eus/idazlanak/2114/eh-bilduk-lan-istripuen-aurka-konpromiso-eraginkorra-exijitu-die-beste-alderdiei

Diana Urrea: Ezinbestekoa da legebiltzarrera gazteen ahotsa eramatea, eta feminismotik egitea

Alternatibako kide eta EHBilduko parlamentari Diana Urreari azken asteotan eginiko elkarrizketa bi. Lehenengoa Jorge Segovianok Astekari Digitala agerkarirako eginikoa eta urtarrilaren 5ean argitaratutakoa da. Bigarrena, haren audioa eskaintzen dugu, Onda Vasca-ko Gabon EH irratsaioan emititu zen, hilaren 8an, Javier Vizcaino kazetariak egina. Biak dira gazteleraz.

https://alternatiba.eus/es/idazlanak/2110/diana-urrea-%E2%80%9Ces-imprescindible-llevar-al-parlamento-la-voz-de-la-juventud-y-hacerlo-e

Bilboko Alternatibak dio Azkunaren izendatzeak “haserrea, lotsa eta barregura ere” eragin dezakeela askorengan

Azkenik, Bilboko Asanbladatik alkatetzan azken 13 urtetan egondakoaren “pribatizatzeko grina” salatu dute, “ahal izan duen guztia eta are gehiago ere pribatizatu egin du, Erriberako merkatuarena bezalako adibide lotsagarriekin, gaizki atera zaiona gainera. Antzera jokatu du etxebizitza arloan, 25.000 etxe hutsik dituen hirian eraikuntzaren aldeko apustuari eusten dion, Garrellanoko proiektuan kasu. Supersur eta Bilbao World Series formako Scalextric zaletasunaren alkatea dugu, euskal kulturari gorroto diona eta adiskideen artean monarkak eta militarrak dituena. Azken batean, BERE munduko alkaterik onena”.

https://alternatiba.eus/idazlanak/2109/bilboko-alternatibak-dio-azkunaren-izendatzeak-%E2%80%9Chaserrea-lotsa-eta-barregura-ere%E2%80%9D-era

U12: Herrien arteko samurtasuna

Duela urtebete, Bilboko kaleak zeharkatu zituen euskal preso politikoen aldeko manifestazio erraldoian, Espainiar estatuko leku desberdinetatik etorritako adiskide eta ezagun kopuru handi eta adierazgarria ikusteko aukera izan genuen. Euskal herritarren eta gaztelarren, andaluziarren, extremadurarren eta gainerakoen arteko ohiko elkartasun bideekin batera, azkenaldian sortutako gazte ekintzaile berriak dauzkagu, politikagintzaren kezka M15, 29S Rodea el Congreso, Marea Verde eta  Marea Blanca (Madrilen hezkuntza eta osasungintza publikoaren aldeko mugimenduak hurrenez hurren) eta Euskal Herriko errealitateari “bestelako begiradarekin” begiratzen diotenak.

https://alternatiba.eus/idazlanak/2105/u12-herrien-arteko-samurtasuna

Alternatibaren Ortuellako hitzaldiaren bideoa Oskar Matuterekin

Alternatibako bozeramaile Oskar Matutek hitzaldia eskaini zuen abenduaren 19an Ortuellako Kultur Etxean, Alternatibaren sorreraren, ibilbidearen eta etorkizunaren inguruan,Alternatibak lotuz: Ezkerra Eraldatzearen Erronka titulupean. Matutek menpekotasun sistema desberdinei aurre egiteko borroka guztiak agenda berean uztartzearen garrantziaz hitz egin zuen.

https://alternatiba.eus/idazlanak/2107/ortuellako-hitzaldiaren-bideoa-v%C3%ADdeo-de-ortuella-con-oskar-matute

Asteazken Beroak mugimenduak Bilboko udala inguratzen du

Fernando Bilbaok, Asteazken Beroak mugimenduaren kidea, bere sorreraz eta helburuaz hitz egin zigun ondorengo bideoan.

https://alternatiba.eus/idazlanak/2117/asteazken-beroak-mugimenduak-bilboko-udala-inguratzen-du-murrizketa-sozialen-aurka

X