Saltatu estekak

Alternatibak Pedro Sanchezen inbestiduraren erabaki prosezuan parte hartzera deitzen du

Alternatibako Koordinakunde Nazionalak bere egiten du EH Bilduko mahai politikoak egindako proposamena, bere diputatuek Pedro Sanchezen inbestiduran abstenitu daitezen.

Horregatik, Alternatiba osatzen dugun guztioi, http://elkarrekin.ehbildu.eus plataformaren bitartez egingo den bozketan parte hartzeko deia zabaltzen dizuegu.

  • Urtarrilaren 2ko 00.00etatik
  • Urtarrilaren 3ko 11.59etara

Lehendik erregistratuta bazaude, zure erabiltzailea eta pasahitza besterik ez dituzu sartu behar. Bestaldetik, zuen inguruko norbaitek parte-hartzeko interesa izango balu, http://elkarrekin.ehbildu.eus -en erregistratzeko eta bozkatzeko aukera izango du urtarrilak 3ko goizeko 11.59ak arte.

Zure parte hartzea garrantzitsua eta beharrezkoadelako, bozka ezazu!

Proposamena irakurri: EHBilduren Mahai Politikoaren Proposamena

X