Saltatu estekak

2016ko Abendua

Gure babes eta elkartasun osoa Joan Comari

Gure babes eta elkartasun osoa adierazi nahi dizkiogu atxiloturiko Joan Coma Capgirem Vic-eko zinegotziari; era berean, Espainiako estatuak politika judizializatzeko hartutako erabakia salatzen du. Atxiloketa hau adierazpen askatasunaren eta prozesu independentistaren aurkako eraso berria da.

http://www.alternatiba.eus/idazlanak/6129/gure-babes-eta-elkartasun-osoa-joan-comari

Juan Puerto: «Idigorasekin-eta ohartu nintzen izan zaitezkeela komunista eta abertzalea»

Juan Puerto Morcillo komunista zen XX. mendean, eta komunista da XXI.ean. «Hil arte komunista», dio. Denborarekin abertzale sentitzera ere heldu da Extremaduran jaiotako adineko militante hau. PCEn eta beste alderdi batzuetan ibili ostean, duela zortzi urtetik Alternatibako kidea da. «Euskal ezker osoa» batzearen alde dago. Alternatiba alderdiak Juan Puerto Morcillo militante komunistari buruzko dokumental bat egin du, eta udalerri batzuetan emanaldiak eskaintzen hasiko da; lehen saioa, Gasteizen, hilaren 13an.

https://alternatiba.eus/idazlanak/6030/juan-puerto-%C2%ABidigorasekin-eta-ohartu-nintzen-izan-zaitezkeela-komunista-eta-abertzale

Matute: «No apoyamos la LOMCE, ez aldaera gogorrean zein light bertsioan»

Ez dugu Lomce babesten; are gehiago, ez dugu babesten ez itxuran ezta edukietan, ez dugu babestuko ez bere aldaera gogorrean ezta light bertsioan ere. Indargabetzeko bidean jarriko ditugu gure ahalegin guztiak, ez biguntzeko edo moldatzeko, uste baitugu neurri honekin inplantazioaren egutegia luzatzen dela.

http://www.alternatiba.eus/es/idazlanak/6114/matute-%C2%ABno-apoyamos-la-lomce-ni-en-su-versi%C3%B3n-dura-ni-en-su-versi%C3%B3n-light%C2%BB

Salgado: «Arduragabekeria da Foru Aldundiak zerbitzu sozialen berrantolaketa eta finantzazioa bi urtez atzeratzea»

Zerbitzu sozialen berrantolaketan eta finantzazioan Foru Gobernuak inposatu duen bi urteko atzerapena arriskutsua dela ohartarazi du EH Bilduk. “Foru Gobernuak aldebakartasunez bi urteko luzapena ematea oso larria da eta gai honen kudeaketarako gaitasun eza agerian utzi du”, azaldu du Alternatibako kide eta Arabako Batzar Nagusietako EH Bilduko eledunak, Luis Salgadok.

http://www.alternatiba.eus/idazlanak/6111/salgado-%C2%ABarduragabekeria-da-foru-aldundiak-zerbitzu-sozialen-berrantolaketa-eta-finan

Gure kide Iagoba Itxasoren hitzartzeak ETB2ko QMEC saioko eztabaida politikoan 16/12/21

Alternatibako kide Iagoba Itxasoren hitzartzeen laburpena ETB2ko QMEC saioko eztabaida politikoan. Besteak beste, Berlingo atentauaren ostean Iñaki Ellakuria Bilbotarrak pairatutako jazarpen mediatikoaz muturreko eskuinaren aldetik, Aznar eta  Rajoiren arteko tirabiraz edota sortuberri diren alderdiek dute eraginaren inguruan aritu da.

https://alternatiba.eus/es/idazlanak/6106/intervenciones-de-nuestro-compa%C3%B1ero-iagoba-itxaso-en-la-tertulia-pol%C3%ADtica-qmec-de-etb

Diana Urrea, hiritartasunaren erronkak eta pertsona etorkinen aniztasunaren parte-hartzea

Gure kide eta Euskal Herria Bilduko legebiltzarkide ohi Diana Urrearen hitzartzeak iragan azaroaren 18an Bilbon antolatutako "hiritartasunaren erronkak eta pertsona etorkinen aniztasunaren parte-hartzea" jardunaldietan.

http://www.alternatiba.eus/es/idazlanak/6115/diana-urrea-retos-en-el-ejercicio-de-la-ciudadan%C3%ADa-y-participaci%C3%B3n-de-las-personas-in

Fatuarte: «Urquijok demititu behar du herritarrak bere ideien politikoengatik jazartzen dituelako»

EAEko Auzitegi Nagusiak Jone Artola txupineraren harira  gaur kaleratutako ebazpenaren ondorioz, Alba Fatuarte Alternatibako kide eta EH Bilduko zinegotziak Carlos Urkijoren berehalako dimisioa eskatu du. Fatuartek leporatu dio Urkijori herritarrak jazartzea bere ideien politikoengatik eta “hori onartezina da demokrazia batean”.

https://alternatiba.eus/idazlanak/6126/fatuarte-%C2%ABurquijok-demititu-behar-du-herritarrak-bere-ideien-politikoengatik-jazartze

X