Saltatu estekak

2015ko Martxoa

Matute: Baliabide publiko gehiago bermatu eta gehien dutenek gehiago ordaintzera behartuko dituen erreforma fiskala behar dugu

Enplegua sortu nahi badugu eta bizitza duinak bermatu nahi baditugu, aurretik ekonomia eraldatu behar dugu. Saldu nahi diguten susperraldi honek ez du enplegurik sortuko. Ez du milaka eta milaka langabetuen egoerarekin bukatuko. Horregatik, ekonomiaren gaineko kontrola berreskuratu behar da; pertsonak, haien eskubideak eta haien beharrak politika publiko, ekonomiko eta fiskalen erdigunean jarriz.

https://alternatiba.eus/idazlanak/4442/matute-baliabide-publiko-gehiago-bermatu-eta-gehien-dutenek-gehiago-ordaintzera-behar

Berdintasunerako lehen foru araua: bideak, adostasun eta desadostasun politikoak

EHBilduren Gipuzkoako Batzar Nagusietako ordezkariek, tartean Alternatibako kide Begoña Vesga, idatzitako iritzi artikulua Berdintasunerako lehen foru arauaren inguruan: "Berdintasunaren helburua lortzeko tresna juridikoa da, eta arau jakin batzuk ezartzen ditu foru administrazioaren esparruan; baliabide espezifikoak konprometitzen ditu, horiek betetzeko xedearekin; eta betetze maila ebaluatzeko mekanismoak zehazten ditu".

https://alternatiba.eus/idazlanak/4437/berdintasunerako-lehen-foru-araua-bideak-adostasun-eta-desadostasun-politikoak

EH Bildu ez dago kalean

Hauteskundeetatik bi hilabetera, iritziz, kritikaz, eszeptizismoz, triunfalismoz eta etsipenez jositako inkestak maiz ageri dira. Irakurri izan ditudan aipamen mordoaren artean, gehien harritu nauen kritika honakoa izan da: "EH Bildu ez dago kalean". Hau ez zaigu berri. Azkenaldian nahikotxo entzun izan dut eta oraindik ere zur eta lur uzten nau. Nire buruari galdera berdina egiten diot beti.. EH Bildu kalean ez dagoela diotenean zertaz ari dira benetan?

https://alternatiba.eus/es/idazlanak/4446/eh-bildu-no-est%C3%A1-en-la-calle

Garai erabakigarriak

Aurreko garaietan indartsuagoak ginen kalean instituzioetan baino. Horregatik saiatzen nintzen orduan azpimarratzen borroka soziala, indartsua izanik ere, eremu politiko instituzionalean islatu beharra zegoela. (…) Gaur egun, balantza beste aldera makurtzen da. Europa osoan mobilizazioen beherakada ematen ari da, baina, paradoxikoki, estatu gobernuak kudeatzeko posibilitatea duten ezkerreko aukerak sortzen ari dira.

https://alternatiba.eus/idazlanak/4359/garai-erabakigarriak

Oskar Matute: Baliabide publikoak xahutzen eta lapurtzen dituzten horiek geldiarazteko garaia da. Ereduari buelta emateko garaia da

Alternatibako bozeramaile eta EHBilduko kide Oskar Matuteren agerraldia Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta bultzatzen duten erakundeek deitutako manifestazioetara deitzeko. Matutek justizia sozialean oinarriturako Euskal Herria eraiki nahi badugu, gure politika ekonomiko eta sozial propioak erabakitzeko garaia dela azpimarratu du.

https://alternatiba.eus/idazlanak/4434/oskar-matute-baliabide-publikoak-xahutzen-eta-lapurtzen-dituzten-horiek-geldiarazteko

Joxe Iriarte Bikila-ri elkarrizketa 11TBn: Nik ez dut onartzen abertzaletasuna ez bada internazionalista

Gurean Gaur elkarrizketa saioan Joxe Iriarte "Bikila" ekintzaile eta politikaria izan dugu. Gorripidea taldetik Alternatiban sartzea erabaki berritan, horri buruz galdegin diogu. Era berean, ezkerraren egoeraren inguruko hausnarketa egin dugu. Abertzaletasuna, internazionalismoa, Podemos… askotariko gaiak landu ditugu berarekin.

https://alternatiba.eus/idazlanak/4449/joxe-iriarte-bikilari-elkarrizketa-11tbn-%E2%80%9Cnik-ez-dut-onartzen-abertzaletasuna-ez-bada

Asier Vega Artigas zabortegiaren inguruan: Bizkaiko Aldundiak ez du gardentasunez jokatu, ezta arduraz ere

Alternatibako kide eta EHBilduren Bizkaiko batzarkide Asier Vegak erantzunkizunak eskatu dizkio Ingurumenako Diputatu Iosu Madariagari, Artigaseko medialdea bi hilabete luzez tratatu gabeko hondakinez estalita egon denean, berak inolako azalpenik eman gabe. 

https://alternatiba.eus/idazlanak/4439/asier-vega-artigas-zabortegiaren-inguruan-%E2%80%9Cbizkaiko-aldundiak-ez-du-gardentasunez-jok

X