Saltatu estekak

2013ko Azaroa

Lotuz: Alternatibaren Bizkaiko Topaketak Lanestosan

Lanestosako Alternatibak topaketa irekiak antolatu ditu azaroaren 23an, larunbata, tokiko militantziaren inguruan eztabaidatzeko. Alternatibaren Bizkaiko asanblada guztietako ordezkariak izango dira bertan, sistemaren bidegabekeriari eta jauntxokerian instalatutako alderdiei gure auzo eta herrietatik nola aurre egin guztion artean aztertzeko. Iritziak trukatzeko ez ezik, herri bazkaria egin eta Kaiña-bi trikifarra zein Koloño taldeen musikarekin eguna girotuko dugu.

https://alternatiba.eus/idazlanak/3007/lotuz-alternatibaren-bizkaiko-topaketak-lanestosa

EH Bilduk baliabide propio eta burujabeak lantzeko aurrekontuak defendatu ditu, larrialdi egoerari benetan aurre egiteko

Maeztuk eta Matutek larrialdi egoera deskribatu dute prentsaurrekoak: "185.000 langabetu, euretako erdia prestaziorik jaso gabe; 60.000 familia baino gehiago bere kide guztiekin langabezian; 350.000 pertsona bazterketa sozialeko arriskuan; eta gure gazteak kanpora atera behar dute lana topatzeko. Egoera larri horri aurre egiteko eta pertsonen duintasuna bermatzeko, aurrekontuek balio behar dute gure baliabide propio eta burujabeak sortzeko bidea egiteko", azaldu dute.

https://alternatiba.eus/idazlanak/2987/eh-bilduk-%E2%80%9Cbaliabide-propio-eta-burujabeak%E2%80%9D-lantzeko-aurrekontuak-defendatu-ditu-%E2%80%9Clar

Zainketarako zerbitzuak kontratatzeko laguntzak galarazi dizkie Bizkaiko Aldundiak menpekotasuna dutenen gehiengoari

Agirresarobek zehaztu duenez, koalizioak “prestazioaren ikuspuntua” konpartitzen du Aldundiarekin, menpekotasuna duten pertsonei bizimodu independentea errazteko laguntza gisa definitu baita. Aldiz, EH Bilduk 65 urtetik gorakoei ere zabaldu beharreko prestazioa dela defendatzen du. “Ez dugu arrazoi bat bera ere entzun 65 urtetik gorako pertsonek zainketa profesionala kontratatu ahal izateko prestaziotik kanpo gelditzea justifikatzen duenik”.

https://alternatiba.eus/idazlanak/2979/zainketarako-zerbitzuak-kontratatzeko-laguntzak-galarazi-dizkie-aldundiak-menpekotasu

Luis Salgado: Geldi ezazue behingoz Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen deuseztapen progresiboa

Alternatibako kide eta EHBildu Arabako batzarkide Luis Salgadok, Arabako Batzar Nagusietan azalpenak exijitu dizkio Marta Alañari (PP) Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak (GOFE) sufritzen ari duen deuseztapen progresiboaren inguruan.

https://alternatiba.eus/es/idazlanak/3009/luis-salgado-cesen-el-desmantelamiento-progresivo-al-que-est%C3%A1-sometido-el-ifbs

Matute: Krisialdiak agerian utzi du finantza sistema kontrolatu beharra dagoela

Krisialdiak agerian utzi du finantza sistema kontrolatu beharra dagoela. Gardentasuna behar dugu, Europako Banku Zentralak eta herri desberdinetako banku sistemek erakutsi dituzten jokabideak ikusita. Hala, egoera ekonomikoa gainditu eta ekonomia solidarioa garatzeko bidean, guztiz beharrezkoa da guretzat zorra berrikustea.

https://alternatiba.eus/idazlanak/2974/matute-son-organismos-no-elegidos-por-las-urnas-como-el-banco-central-los-que-dise%C3%B1an

Asier Vega: San Mames Berriko langileak esklabutzatik gertu dauden lan baldintzekin ari dira lanean

Asier Vega Alternatibako kide eta EHBilduko Bizkaiko batzarkidearen hitzartzea Batzar Nagusietan, urriaren 4an Gerediagako Batzar etxean San Mames zelai berriko obretan langileen dituzten lan baldintza ezin prekarioagoen aurrean BBNNetan eraikuntzaren Bizkaiko lan ituna errespetatzearen aldeko mozioa aurkeztu zuenekoa. Proposamena atzera bota zuen PNVk ezezkoa bozkatuta, PP abstenitu eta PSOEk alde bozkatu zutela.

https://alternatiba.eus/idazlanak/2981/asier-vegasan-mames-berriko-langileak-esklabutzatik-gertu-dauden-lan-baldintzekin-ari

Oskar Matute: Eusko Jaurlaritzak gaitasun falta erakutsi du fagorren krisiarekin

Elkarrizketa egin diote Radio Euskadin Alternatibako bozeramaile eta EHBikduko legebiltzarkide Oskar Matuteri. Besteak beste, Fagor enpresaren egoera edota Europako hauteskundeen inguruan EHBilduren apustuaren inguruan galdetu diote. (elkarrizketa gazteleraz dago)

https://alternatiba.eus/es/idazlanak/2972/oskar-matuteel-gobierno-vasco-muestra-incapacidad-ante-la-crisis-de-fagor

#Aktibatu, bideoa

Hainbeste errepresio eta injustiziaren aurrean mobilizatu behar gara, aktibatu behar gara, iraultza norberak hasten duelako, baina batez ere, horixe delako ni naizena eta izango naizena. Ideiak, mugimenduan dauden ideiak, nire burua eraikitzen dutenak; ideia horiek beste batzuekin batera, ez dute inoiz amore emango mundu hobeago bat asmatzen. Aktiba zaitez! Aktibatu!

https://alternatiba.eus/idazlanak/2966/aktibatu-kanpainaren-bideoa

X