Saltatu estekak

2013ko Urtarrila

Alternatibak Jaiotza antolatu du eliza katolikoaren emakumeen eskubideen aurkako erasoak salatzeko

Alternatibako militante feministek pasa den abenduaren 22an “Mariak Gabonak abortatu ditu” izeneko kale ekintza egin zuten Bilboko Santiago Katedralaren aurrean, eliza katolikoaren eta bere ideologiaren aurkako salaketa egiteko asmoz. Bere izate guztian emakumeen eskubideak “hutseratu eta zapaldu” izana leporatu diote eliza katolikoari, bereziki eguberri egun hauetan, noiz eliza katoliko kupularen musika inoiz baino ozenago entzuten dugun, behin eta berriro, emakumeen abortatzeko eskubidearen kontra eginez.

https://alternatiba.eus/idazlanak/2097/alternatibak-jaiotza-antolatu-du-eliza-katolikoaren-emakumeen-eskubideen-aurkako-eras

Chiapasetik eta Kubatik, etorkizunari begira

Urte hasieran, beti bezala, iraganaren eta etorkizunaren inguruko gogoeta egiten dugu, egindakoaren eta hurrengo hilabeteetan egiteke dagoenaren inguruko gogoeta, hain zuzen. 2013a krisi joera handiko urtea izango dela diote. Etxe kaleratzeak, pobrezia, murrizketak, pribatizazioak, erreskatatzeak, etabar, dira gure eguneroko bizitzan gogor txeratu diren hitzak, eta antza, geratzekoak dira. Honen aurrean, ezkerra, ezkerrak, gure irrika bateratu behar dugu hitz horiek guztiak hiztegitik ezabatzeko. Aurre egin eta borrokatu behar dugu, bizitza, emantzipazioa, eskubideak, aniztasuna eta demokrazia inposatu daitezen, eredu sozial berrien ardatz bihurtuz.

https://alternatiba.eus/es/idazlanak/2099/desde-cuba-y-desde-chiapas-mirando-al-futuro

Murrizteko ideiak

Aurten Olentzerok ez al dizue eskatutakoa ekarri? Lasai! Oparitzeko ideia berriekin gatoz, erregetarako. Baina aurten ez dira oparitzekoak izango…. MURRIZTEKOAK baizik! Bai, orain opariak eman beharrean kentzen dizkizute! hau luxua! Aurten murrizketa zoragarriak izango dituzu, bi baten truke! eskuetatik kenduko dizkigute murrizketa hauek! AHT bat nahi? eliza katoliko disiratsua eta boteretsua? ez dago problemarik! tankea eta guzti izan ditzakezu! Hori bai, osasun publikoa mantentzeko nahiko egongo den ez dakigu…eskatu hurrengo urtean Olentzerori ea zorterik dugun…

https://alternatiba.eus/idazlanak/2095/ideas-para-recortar-murrizteko-ideiak

Sahara, ahanzturaren aurka memoria

Abenduaren 10ean, Giza eskubideen nazioarteko egunean, EHUko Hegoa Institutuak eta Euskal Fondoak Memoriaren Oasia aurkeztu zuten Donostian. Txosten honetan, azken urte eta erdian bildutako datu eta testigantzak jasotzen dira, ia lau hamarkadetan Marokoko Erreinuak herri sahararraren aurka gauzatutako indarkeria sistematikoaren inguruan.  Dokumentua hiru oinarrizko ardatzen inguruan landu da: Lehenak, ibilbide historiko osoa aztertzen du. Bigarrenak bai Algeriako kanpamentuetan zein okupatutako Mendebaldeko Saharan bizi den egoera latzean jasotako testigantzak ditu eta azkenak, Memoriaren Oasia dokumentua jasotzen du.

https://alternatiba.eus/idazlanak/2093/sahara-ahanzturaren-aurka-memoria

EHBilduk konzentrazioak egin ditu Ezkerraldeko herrietan Kutxabanken pribatizazioa eta etxegabetzeak salatzeko

EHBilduk gaur eguerdian Ezkerraldeko herrietan kontzentrazioak burutu ditu PNV, PSE eta PP bultzatzen ari diren Kutxabank-en pribatizazioaren aurka eta diru publikoarekin sortutako erakundeak etxe desjabetzeak egiteari utz diezaiola exijitzeko. Hala esan du Amaia Agirresarobe Alternatibako kide eta Bilduko Bizkaiko batzarkideak Santurtziko elkarretaratzean eginiko adierazpenetan.

http://www.alternatiba.eus/idazlanak/2091/ehbilduk-konzentrazioak-egin-ditu-ezkerraldeko-herrietan-kutxabanken-pribatizazioa-et

EHBilduk Bizkaiko aurrekontuan eztabaida alderdikeriengatik atzeratzea leporatu dio PNVri

Bizkaiko Aldundiak denbora irabazi nahi duela begi bistakoa da, PNVk Bizkaian akordioak lortzeko dituen zailtasunak medio. Bi osoko zuzenketen eztabaida ekidin nahi du PNVk, bai Bilduk eta bai PSEk aurkeztu dituzten zuzenketak hain zuzen, bere ahultasuna ahalik eta gehien disimulatzeko. Jokamolde horren atzean Eusko Legebiltzarreko aurrekontuen negoziazioa egon daiteke eta EH Bildutik adierazi nahi dugu guztiz onartezina dela bizkaitar guztion aurrekontuak beste erakunde batzuetako negoziazioen menpe jartzea.

https://alternatiba.eus/idazlanak/2088/ehbilduk-bizkaiko-aurrekontuan-eztabaida-alderdikeriengatik-atzeratzea-leporatu-dio-p

Alfon, baldartasuna azalerazten

Baina baldartasunak gehiagorako ematen du, zenbait eragile eta norbanakoek Alfon preso politikoa dela deskubritu dutenean ezusteko gisa hartu dute, Palestinan edota Guantanamoko presondegian eman daitezkeen egoerak gogora ekarrita, baina ehunka euskal presoena zeharo ahaztuta. Beren burua “muturreko ezkertiar” gisa azaltzen duten eragileak dira, hedabide batzuek ere hala deitzen dieten arren, guztiek diote Alfon dela estatuko preso politiko bakarra.

https://alternatiba.eus/idazlanak/2085/alfon-baldartasuna-azalerazten

X