Saltatu estekak

2012ko Abendua

CAF enpresaren etorkizunari buruzko erabakietan langileek ere parte hartzeko eskatu du EHBilduk

EH Bilduk ohartarazi duenez, CAFen ez ezik, Euskal Herriko beste enpresa batzuetan ere bizi den egoerak deslokalizazioen arriskua agerian uzten du, EAJk euskal ekonomia nazioartekotu beharra aldarrikatzen duen bitartean. Koalizioaren ustez, ordea, “EAJk defendatutako eredu ekonomiko horren atzean deslokalizazioen arriskua ezkutatzen da, eredu horri jarraituz euskal enpresa batzuek euren jarduera beste herri batzuetara eramaten dutelako, nazioartekotzen dutelako, baina bidean, atzean, sekulako langabezi tasak uzten dituzte Euskal Herrian.

https://alternatiba.eus/idazlanak/2067/caf-enpresaren-etorkizunari-buruzko-erabakietan-langileek-ere-parte-hartzeko-eskatu-d

Alternatibak Guardian Laudioko langileak zoriondu ditu, bi hilabeteko grebarekin kaleratzeak geldiarazi dituztelako

Alternatiba Arabako bozeramaile Josu Estarronak Laudioko Guardian enpresako langileak zoriondu nahi izan ditu gaur, borroka luzearen ostean – ia bi hilabeteko greba bukatu berri baitute- enpresak 140 langile kaleratzeko zuen asmoa bertan behera uztea eta, era berean, hasierako asmoa zuten lan ituneko baldintzei eustea lortu dutelako. “Langile erresistentziaren eredugarri izan dira eta, horri esker, kapitalaren zerbitzura dauden politikariek enpresen esku jarritako lan erreformadun lanabesak geldiaraztea lortu dute”.

https://alternatiba.eus/idazlanak/2061/alternatibak-guardian-laudioko-langileak-zoriondu-ditu-bi-hilabeteko-grebarekin-kaler

Alternatibak Berangoko etxe desjabetzea geldiarazteko exijitu du eta hutsik dauden pisuak alokairu sozialean eskaintzeko neurriak eskatu ditu

Alternatibaren Bizkaiko bozeramaile Asier Vegak, emakume baten eta bere bi alaben etxe kaleratzea eta hurrengo astelehenean izango den pisuaren enkantea geldiarazteko exijitu dio Kutxabanki. Hainbat kolektibo sozialek eman dute gaur etxegabetze honen berri. Vegak erakundeko presidente Mario Fernandezi zuzenean eskatu dio, pasa den azaroaren 10ean desjabetze gehiagorik ez egiteko konpromisoa hartu zuela gogorazita; Amaia Egaña “terrorismo finantzarioaren biktima mortala” izan ostean, alegia.

https://alternatiba.eus/idazlanak/2059/alternatibak-berangoko-etxe-desjabetzea-geldiarazteko-exijitu-du-eta-hutsik-dauden-pi

Azken asteotako gertakariek Araban EAJ ez dela PPren alternatiba agerian utzi dute

EH Bilduk azken asteotako gertakariek EAJ ez dela PPren alternatiba Araban agerian utzi dutela esan du. "Araban egoera geroz eta larriagoa da, eta honetara eraman gaituen politika ereduak, De Andres eta PP honen ordezkari ditugularik, ez gaitu egoera honetatik aterako. Arazoen aurrean beti konponbide ezberdinak izaten dira, eta aspalditik ezagutzen ditugu hauena. Azaltzen ari garenagatik, eta aldaketaren bidean, gure bozkak mahai gainean jartzen ditugu agintzen jarraitu ez dezaten. Legealdiaren hasieran Ahaldun Nagusia izendatu zenean bezala, PP-k Araba ez gobernatzekoaren aldekoak dira gure bozkak.

https://alternatiba.eus/idazlanak/2057/azken-asteotako-gertakariek-araban-eaj-ez-dela-pp-ren-alternatiba-agerian-utzi-dute

Hitzaldia Ortuellan: Ezkerra Eraldatzearen Erronka Oskar Matuterekin

Batetik, euskal ezkerrak dituen erronkak eta, bestetik, Euskal Herrian ezker alternatiboak batera lan egiteko berrosatze prozesuan parte hartzearen gogoa eta konpromisoa hizpide izango ditu. Alderdiaren bozeramaileak, oinarri desberdinak izango dituen paradigma berria sortzeko ezker eraldatzaileak bere burua birpentsatu eta autokritikatu behar duen ikuspuntua emango digu. Matutek, krisi sistematikoari aurre egingo dion harresi sozialean parte hartzearen beharra ikusten du, azken batean, Euskal Herriko ezkerraren eraldatzearen erronkaren ondorioz, mundua bera ere aldatzen laguntzeko.

https://alternatiba.eus/charlaortuella

CAF: Inork ulertzen ez duen erregulazioa

Zer esan haien izerdiaz eta esfortzuaz CAF gaur den enpresa izatea posible egin duten pertsona guztiei? Adibidez, aurten 100 milioi euro baino gehiago irabaztera doazela eta kopuru horren %2a ere ez dutela gastatu nahi erregulazioa saihesteko, alde batetik, lan zamak handitu eta erosteko ahalmena galtzea geldiarazteko (enpresaren mozkinak igotzen badira ere) eta bestetik, Goierrin eta Gipuzkoa osoan honek ekar ditzakeen ondorio ekonomiko negatiboak ere ekiditeko. Halako bidegurutzean kokatu ditu konpainiako zuzendaritzak bere langileak, industria osagarria eta, orokorrean, eskualde osoa.

https://alternatiba.eus/idazlanak/2054/caf-inork-ulertzen-ez-duen-erregulazioa

EHBildu Bizkaiak pribatizazioa ekiditeko eta etxegabetzeak geldiarazteko konpromisoak exijitu dizkio BBKri

EAJri nahi bezala ateratzen ari zaizkio gauzak. Gertatzen ari den guztiaren atzean dago EAJk eta PPk eredu politiko eta ekonomiko bera partekatzen dutela, eta horren baitan gauzatu zuten akordioa. Aurreratu genuen Bizkaian. Finantza sistemaren erreforma eta politika neoliberaletan sakontzea dira krisi ekonomikoari aurre egiteko EAJk eta PPk partekatzen duten errezeta.

https://alternatiba.eus/idazlanak/2052/ehbildu-bizkaiak-pribatizazioa-ekiditeko-eta-etxegabetzeak-geldiarazteko-konpromisoak

X