Saltatu estekak

2012ko Apirila

Euskal Herriaren etorkizun hurbila eraikitzen

Horregatik aurtengoa, iraganera soilik begiratuko ez duen Aberri Egun bat izan behar dela adieraztera ausartzen gara. Nostalgiaz betetako data sinboliko bat, Euskal Herri berri baten abiapuntu bihurtzeko unea iritsi da, hasieran aipatutako dominazio sistema anitzetatik aske izango dena. Euskal Herri libre eta sozialista bat, halabeharrez errealitateari aurre egin behar izango diona, kasu batzuetan paralisiak eta beste batzuetan mendekotasunak markatutakoa.

https://alternatiba.eus/idazlanak/1606/euskal-herriaren-etorkizun-hurbila-eraikitzen

Gure segurtasun ezaren bermatzaileak

Rodolfo Ares jaunak, Eusko Jaurlartzako Herrizaingo sailburu gisa duen erantzukizunetik, ez du asmatu euskal polizia autonomikoa bizi duen egoera berria kudeatzen, eta horregatik Iñigoren heriotzaren eta Ertzaintzaren beste gehiegikerietako arduradun politikotzat jo daiteke. Horrexegatik, berehalako dimisioa aurkeztu behar du.

https://alternatiba.eus/es/idazlanak/1612/garantes-de-nuestra-inseguridad

Ekologia ate joka

Errausketak ez ditu hondakinak gutxitzen, ezta birziklapenak ere. Bestalde, giza osasuna eta ingurumenerako ondorio latzak dakartza airearen eta lurraren kutsadura dela medio. Gainera, betiko gutxi batzuen onurarako eta guztion kalterako negozio ilun eta nahasiak sustatzen ditu berriz. Orain inoiz baino gehiago gizarteak kudeaketa pribatuari oparitutako alorrak berreskuratzea premiazkoa denean errausketarekin herriak birritan ordaintzen du enpresa talde erraldoiek etekin bikoitza izateko.

https://alternatiba.eus/idazlanak/1617/ekologia-ate-joka

Gernikako Akordioaren adierazpena Parot Doktrinari buruzko epaiaren harira

Parot doktrina aski ezaguna zaigu, justizia eta eskubideen ikuspegitik askotxo baitira zalantzan jarri izan dutenak, bai Euskal Herrian, bai eta nazioartean ere. Auzitegi Konstituzionalak ordea, mendekua bilatzen duen eta salbuespenekoa den doktrina lege bilakatzea erabaki du.

https://alternatiba.eus/idazlanak/1628/gernikako-akordioaren-adierazpena-parot-doktrinari-buruzko-epaiaren-harira

Elikadura subiranotasuna Euskal Herrian: Premia eta beharra

Beraz mundu osoa elikatzen duten nekazari eta abeltzainen eskubideak eta kontsumitzaile guztionak defendatzeko bidean indarrak batu behar ditugu elikadura burujabetasunaren alde. Bidezko mundu osasuntsu eta seguru batera heltzeko elikadura burujabetza beharrezko baldintza da egungo ereduaren ahultasunaren eta aukera desorekatuen aurrean. Bidezkoa eta posiblea da gainera aldarrikatzen duguna.

https://alternatiba.eus/1605/sin-soberan%C3%AD-no-hay-soberan%C3%AD-pol%C3%ADtica

“Gure lurra, gure etorkizuna” dokumentala

Bizilur erakundeak eta EHNE Bizkaiak elkarlanean sortutako dokumentala sortu dute Euskal Herriko baserritarrekin eta nazioartean elikadura burujabetzaren alde lanean ari diren nekazari eta ekintzaileekin egindako elkarrizketak bilduz.

https://alternatiba.eus/es/idazlanak/1630/gure-lurra-gure-etorkizuna-dokumentala-documental-nuestra-tierra-nuestro-futuro

X