Gure kide Oskar Matuteren hitzartzea Donostiako ekitaldian
Era horretara, EH Bildu berri bat eratzeko lehen zutoinak ezarriko ditugu eta EH Bildurekin bat egiten duten herritar guztiek parte hartzeko aukera edukiko dute. Hala, Zuzendaritzako izenak proposatu eta bozkatu ahal izango ditugu eta Eztabaidarako dokumentuari ekarpenak egin ahal izango dizkiogu. EH Bilduren prozesu eratzailean parte hartzeko, kongresua.ehbildu.eus aplikazioan izena eman beharko da. Hurrengo asteetan, gure helburu hanidiena herri guztietan ahalik eta izen emate gehien lortzea izan behar izango da.
- Materiala:Atxikituta dituzue Eztabaidarako Dokumentoa eta Prozesuaren Araudia.
- Herrialdeko Batzarrak Bilbon, 18:30etatik 20:30ak arte: Maiatzak 4, Bilboko Arrupe Etxean. Batzar hauek, Bizkaiko batzarkide, alkate, zinegotziei eta herrietako militante guztioi zuzenduta daude
- Foroak/Herri Batzarrak: Bilboko foroa maiatzaren 12an izango da 18retan arruoe etxean