Saltatu estekak

Gorrotoa ohikoa bihurtzen denean

Donostiako Alternatiba ·

Egia auzoko gertaera ezin da arintasunez hartu. Kale egoeran bizi den pertsona migratzaile batek, balkoi batetik jaurtitako aire konprimatu arma baten hiru tiro jaso ditu. Horrelako eraso batek jendartea galdekatzen du, ez, berez, azaleratzen duen biolentziagatik, baina, horrelako gertaera bortitzak azaltzen duenagatik; alegia, bizitza zehatz batzuk, ustez, beharreko errespetu eta babes gutxiago behar dutela salatzen duelako.

Aimé Césairek “Kolonialismoaren gaineko hitzartzea” idazlanean ohartarazi zuen jendarte batek bestearen deshumanizatzea onartzen duenean, gangrenak jota dago. Ohartarazpen horrek gaur egun bere horretan dirau.

Arrazakeriak ez baitu bakarrik ekiten; aporofobiarekin elkartu daiteke, eta jatorriaren, kulturaren edo erlijioaren gainean eraikitako aurriritziekin. Pertsona migratzailea, txiroa eta etxerik gabekoa, bazterkeria bidegurutze batean aurki daiteke; eta horrek, bereziki arriskutsua den zerbait errazten du: berdina bezala ikusteari uztea.

Europak ederki ezagutzen ditu deshumanizazio prozesuak. Nazismoak eta frankismoak ez ziren egun batetik bestera sortu. Aurretik, diskurtso salatzaileak izan ziren, onargarriak bihurtu ziren aurriritziak, berdintasunean onartzeari utzi ziren eskubideak eta isiltasun gehiegi. 

Gaur egun, berriro hasi dira entzuten pertsona migratzaileak mehatxu gisa hartzen dituzten diskurtsoak, beste nonbait dauden arazoen erantzule egiten dituztenak. Euskal Herrian ere, gure buruari galdetu behar diogu zer jendartea eraikitzen ari garen , ideia hauek lekua hartzen ari direnean , eta txirotasunak, jatorriak edo egoera administratiboak markatzen dutenean nor bertakotu eta nor seinalatu.

Ez da nahikoa eraso bat salatzea gertatzen denean. Oroimena, elkartasuna eta komunitate antolatua behar ditugu. Arrazakeriaren, aporofobiaren eta deshumanizazioaren edozein adierazpen aurrean, elkar ezagutzeko, zaintzeko eta erantzuteko gai diren auzoak behar ditugu. Gorrotoaren aurrean ez da nahikoa erantzun instituzionala -Donostian ematen ez dena-; beharrezkoak dira loturak, sareak eta gune komunitarioak, onartzen ez dutenak inor bakartua izan dadin, ezta helburu erraza bihur dadin ere.

Faszismoak utzikeria eta konfrontazioa behar ditu. Horren aurrean, guztiontzat justizia, oroimena eta komunitatea behar dugu.

X