Saltatu estekak

Josu Estarrona «Arrazoi politikoengatik beharrezkoak ez diren lineak lehenetsi dira, aldirietako trenaren kaltetan»

Senatuko jarduerara itzultzean, gure kide eta EH Bilduko senataria den Josu Estarronak Eusko Jaurlaritzarekin adostutako aldiriko trenaren transferentziaz galdetu du. Transferentzia hori atzeratu egin da adostutako epeen arabera; izan ere, dokumentazioa eta espedienteak uztailean entregatu behar ziren, eta subrogazio-akordioa urrirako sinatu behar da.

Senatari gasteiztarrak berretsi duenez, Hego Euskal Herrian aldirietako trenbide-sare konbentzionalaren narriadura kezkagarria da, “arrazoi politikoengatik beharrezkoak ez diren lineak lehenetsi direlako. Abiadura handiaren aldeko apustu zoro horrek milaka milioi eman dizkio eredu horri, aldiriko trenaren kaltetan “.

X